ETXERAT. Jon Etxeberria euskal preso politikoa, Uzercheko expetxean zegoela, espainiaratu egin zuten atzoko egunean. Etxeberriak Frantzian zuen zigorra amaitu ostean, onartuak zituen bi euroaginduak aplikatu zizkioten. Atzo Espainiako Auzitegi Nazionaletik igaro ondoren, Soto del Realeko espetxera bidali zuten.