ETXERAT. Jaenen (734 km) preso dagoen Aitor Fresnedo euskal preso politikoa gaixorik dagoen bere aita bisita egitera Portugaletera ekarri zuten joan zen astean. Ondoren Jaengo espetxera bueltatu zuten.
Etxeraten irudiko, egungo espetxe politikaren mendeku xedea horrelako egoeretan bereziki geratzen da agerian. Gaixotasun larriak dituzten senideak hain urrun izatea eta bizirik zegoenean bere ama ikusteko debekua, errausketan egoteko baimena ukatzea eta familiarekin egon baino ordu batzuk lehenago lekualdatzea, oinazea areagotzeko borondate garbia bezala baino ezin da ulertu. Hori da, eta beste ezer, dispertsio politikaren helburu bakarra. Aitor Fresnedo eta bere senideen eskubideak errespetatzeko, Aitor Euskal Herriko espetxe batera ekartzea eskatzen du Etxeratek.