ETXERAT (2018-XI-26). Etxerat Elkarteak oso positiboki baloratzen du Sara Fernandez Valdemoroko kartzelara zihoanean 2003ko azaroan hildako iruindarra, “dispertsioaren biktima” gisa aitortu izana Iruñeko Udaletxean.

Mozioak lau alderdien babesa lortu du: EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra. Horrez gain, Iruñeko Udalak dispertsioarekin amaitzeko "behar diren pausu guztiak emateko” eskatzen zuen PSNren gehitze-mozioak EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda Ezkerraren babesa lortu du.

Dispertsio politikak eragin dituen 16 heriotza biktimen memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu, haiek toki eta egoera horietan egotera behartu zituzten salbuespenak dispertsioak eragin baitzituen. Ez zuten bertan egon behar, ez zuten bidaiarik egin behar, ez zuten beharrezkoak ez ziren arriskuak hartu behar; baina bisita eskubidea bermatu ahal izateko dispertsio politikak ezarri zien salneurri eta bidesaria izan zen. Beraien heriotzak guztioi ezarri zaigun sufrimenduaren ondorio dira. Arrazoi horregatik, eskubide osoz, beraien memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu.

Hemen duzue Iruñeko Udalak onartutako mozioaren lehenengo hiru puntuak eta PSNren geitze-mozioa:

adierazpena.jpg

psn.jpg