ETXERAT. Iruñeako udalak onartu egin du euskal preso politikoei ezartzen zaien dispertsio politikaren aurka Etxeratek atzo aurkeztutako mozioa. Ana Fernandezek defendatu zuen mozioa; bere ahizpa 2003an zendu zen Valdemoroko espetxera lagun bat bisitatzera zihoala. EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta I-E alderdiei esker atera da aurrera akordioa. UPN eta PSNk, ordea, aurka bozkatu dute.