ETXERAT (2021-V-25). Gaixotasun larria pairatzen duen Ibon Fernandez Iradi preso politiko lasartearra, Lannemezaneko espetxetik Pariseko La Sante espetxera lekualdatu dute gaur, euroagindu baten karietara, legeak Paueko (Lannemezanetik oso gertu -80 km-) dei gortearen konpetentzia ere aurreikusten duenean.

Irmoki salatu nahi dugu, bakegileak eta Bake Bideak egin bezala, Parisko ministerio publikoaren erabakia, «Pauera eskualdatzen ahal zuenean». Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du eta joan zen 2020ko azaroan positibo eman zuen Covid19an eta isolatuta pasatu zuen gaitza. Bere osasun egoera ezagututa, erabakia onartezina da. Fernandez Iradi eta larriki gaixo diren gainontzeko 18 euskal presoak etxean egon behar dira. Etxean eta birizik nahi ditugu!

1111_EUS_FernandezIradi.jpg