ETXERAT (2022-IX-7). 21 urte betetzen dira Iñaki Saez eibartarra eta Asier Heriz soraluzetarra errepidean hil zirela, dispertsio politikaren eraginez.
Lurdes Txurruka presoa bizitatzrea zihoazela hil ziren Avilako espetxerako bidean, auto-istripuz, eta istripuaren ondorioz gainera, Irantzu Benito larri zauritu zen.
21 urte geroago, Etxeraten partetik, musu handi bat luzatu nahi diegu Iñaki eta Asieren familiei, hurbilekoei eta lagunei.
Bat egiten dugu bihar, irailak 8, Soraluzeko Plaza Berrian, 19:00etan izango den elkarretaratzearekin; eta ostiralean, irailak 9, 12:00etan, Karakaten ospatuko den oroimen ekitaldiarekin.