iñaki.jpg

ETXERAT (2021-II-26). Iñaki Balerdi eta bere ama Argi Iturralde zendu zirenetik 18 urte beteko dira datorren igandean. Juankar Balerdi Lasarte-Oriako preso politiko ohiaren anaia eta ama ziren. Egun hartan Almeriako espetxera zihoazen biak Juankar bisitatzera eta auto istripu baten zendu ziren.

Urrunketaren eraginez hil ziren Iñaki eta Argi. Orotara 16 lagun, senide eta gertukoak, hil dira salbuezpeneko espetxe politikaren eraginez. Eta horregatik diogu, sufrikarioa behin betirako amaitzeko eta  gertatu dena berriro inoiz gerta ez dadin, urrunketa eta dispertsioa bukatu behar dira behingoz. Guztiz. 

Etxerat Elkarteak bat egiten du bihar larunbata, otsdailaren 27an, Iñaki eta Argiren omenez Teresategiko oroitarrira egingo den den mendi-martxan parte hartzeko. Argi eta Iñaki gogoan! Dispertsiorik ez!