EXTERAT (2022-X-20). Ibon Fernandez Iradi preso lasartearra Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.
50 urte ditu Ibon Fernandez-ek eta 19 urte daramatza espetxean. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan dago. Esklerosi anikoitza du, espetxean oso modu zailean eramaten den gaixotasuna. Berak eskatu du Frantziako kondena betetzeko falta zaiona Euskal Herrian egitea.