ETXERAT (2020-XI-13). Huelvako espetxean dauden bost euskal preso politikoak isolamendu-modulutik atera dituzte. Positiboki baloratzen dugu erabaki hau, gainera duela gutxi Estremera, Kordoba eta Sevillako espetxetan dauden presoak ere isolamendu-modulutik atera dituztela aipatu beharra dago. Gaur egun isolatuta geratzen den euskal preso bakarra Jurdan Martitegi da, Soton preso dagoena eta bera ere isolamendutik ateratzeko eskatzen dugu.
Euskal presoak isolamendutik ateratzeko erabakia pozgarria da, moduluetako bizi-baldintzak hobeak baitira, baina berriz diogu Espetxetako Zuzendaritza Nagusiak eginiko mugimenduak ez direla nahikoak. Espainiako espetxeetan dauden euskal presoak, gutxienez, bigarren graduan egon beharko dira, eta horietako askok aske egon behar litzateke. Arazoa da, oraindik ere, gehienak lehenengo graduan daudela eta horrek ez du legezko ibilbidea egiteko aukerarik ematen.