ETXERAT (2020-XI-28). Atzo euskal presoen hiru hurbilketa eta beste hiru lekualdatze burutu ziren:

-Oskarbi Jauregi Amondarian preso politiko zaldibiarra Curtiseko espetxetik (A Coruña, 600 km) Martutenera hurbildu dute.
 
-Oier Andueza Antxia preso durangarra Murcia II espetxetik (820 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.
 
-Xabier Perez Aldunate preso iruindarra Cordobako espetxetik (835 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute.
 
-Alicia Saez de la Cuesta gasteiztarra Castello I espetxetik (575 km) Logroñoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.
 
-Itziar Alberdi Uranga durangarra Estremerako espetxetik (520 km) Logroñoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.
 
-Gille Merino Bilbao durangarra Valencia III espetxetik (600 km) Zuerako espetxera (245 km) lekualdatu dute.
 
88 euskal preso politiko lekualdatu dituzte espainiar Estatuan, kasu gehien-gehienetan Euskal Herritik gertuago diren espetxeetara, 2018ko udazkenetik. Horietatik 19 Euskal Herrian dauden espetxeetara hurbilduak izan dira (horietatik lau aske gelditu ziren ondoren). Iragarrita eta egiteke daude beste 13 lekualdaketa.