ETXERAT. Dispertsioaren Hegiak ekimenaren baitan, urtebete darama Etxeratek dispertsio politikak haurrengan eta nerabeetan eragiten dituen ondorioak aurkezten eta salatzen abuztuan aurkezturiko txosten baten bidez. Hala, hitzaldia antolatu zuen atzo elkarteak Hernaniko Biteri kultur etxean. Jendez bete zen mahai-inguruan, Haizea Barandiaran (haur psikologoa eta txostenaren parte baten egilea), Araitz Zubimendi (espetxean ama izan den preso ohia), Mikel Miner (haurra zenetik dispertsioa pairatu duen senidea) eta Itsaso Morenok (dispertsioa pairatzen duen haur baten irakaslea) parte hartu zuten.