ETXERAT (2020-II-28). Hamazazpi urte betetzen dira gaur Argi Iturraldek eta Iñaki Balerdik bizia galdu zutela Almeriako espetxera bidean, auto istripu baten ondorioz. 2003ko otsailaren 28an hil ziren Albacete aldean, kartzelan zegoen semea eta anaia bisitatzera zihoazela.
Dispertsioak eraginda zendu ziren Argi eta Iñaki. Etxerat Elkartetik haien eta gainontzeko 14 heriotza biktimen memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu. Senide eta gertukoen aurkako kondena eten egin behar da. Berriz ere gerta ez dadin!
Lasarte-Oriako herritarrek bihar, otsailaren 29an, oroitarrira joateko mendi-irteera antolatu dute eta gu ere bertan izango gara.