Etxerat Elkarteak honako gogoeta egiten du:
Euskal legelariei ezarritako kautelazko neurriek oinarrizko eskubideen kontra egiten dute, hala nola defentsarako eskubidearen aurka, abokatu baten asistentzia izatearen kontra eta berme prozesalen aurka. Honekin, espetxeraturiko gure senideeek izendatutako abokatuei, normaltasunez espetxean bisitatu ahal izatea debekatzen diete.
Gogoan izan behar dugu atxilotutako abokatuek 197/2006 doktrina indargabetzea lortu zutela, eta profesionalki jarduna mugatzen duten kautelazko neurriok momentu zehatzean iristen direla gainera. Estatu espainola EBko kide gisa bere gain hartu beharko lukeen arautegia saihesten ari den honetan, beste behin ere euren zigorra beste ostean euskal presoak espetxean mantendu nahiean.
Fran Balda, Jon Mintegiaga eta Javier Carballido espetxeratzeak, Herrirako kide ohiak berriz ere inputatuak izatearekin batera, argi adierazten du elkartasunarekiko eta giza eskubideen defentsarekiko jazarpena eta kriminalizazioa egun hauetako polizi operazioaren helburuetako bat dela.
Honako gertaeren larritasunaren aurrean, Etxeratek ezinbestekotzat jotzen du erantzun irmo eta sendoa ematea, bake prozesuarekiko eraso saiakera berri honen aurrean erantzunkizunez jokatzeko gako gisa. Horregaitik hain zuzen ere, eragile politiko eta sozial zabal eta anitzek deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egiten du. Datorren larunbatean, hilak 17, Donostian, GIZA ESKUBIDEAK. KONPONBIDEA. BAKEA goiburua izango duena.