ETXERAT (2020-IV-8). Gaur goizean argitaratutako komunikatu batean, hainbat gizarte erakundek salatu dute Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak (EEIN) “oraindik ez egotea Osasunaren Mundu Erakundeak eta Europako Kontseiluak gomendatutako irizpideen arabera jarduten". Hala ere, nazioarteko erakunde horiek Espetxeetako biztanleria murrizteko beharra eta errespetuaren betebeharra ardatzean izanda orain arte, presoen osasunerako eskubideari buruz ohartarazi dute hainbat erakunde, "ezarri diren neurri gehienak, kanpoaldearekiko komunikazioak etetea edota zeldan isolatuta egotea izaera murriztailea dute".

Bestalde, gogorarazi dute joan den astean Espainiako herriaren defendatzaileak (EHD) komunikatu bat  helarazi diola Barne Ministerioari kontuan izateko Nazioarteko erakundeek gomendioak: "ebaluazio bat egitea orain arte hartutako neurrien eta horien modulazioaren inguruan”. Alabaina, gizarte zibilak hainbat kexa aurkeztu ondoren, “azkenik, Herriaren defendatzaileak kartzeletako osasun auziari erreferentzia egin” dio arren, hartutako neurriak “ez dira nahikoak, OMEk eta Europako Kontseiluak osasun publikoaren aldarrikapenetik zein gomendatutako giza eskubideetatik urrun daude”.

Horrela, giza eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek diotenez, Síndic de Greuges katalanak adierazpen bat igorri zuen DPEren egun berean. Horretan, espetxeei gomendatu zien "espetxetik ateratzeko mekanismoak areagotzea ahalik eta gehiengoei(...) kartzelaren berezko baldintzen SARS-CoV2 birusak kutsatzeko arriskuak minimizatzeko”. Agiria sinatu duten erakundeen arabera, "OMEk eta Europako Kontseiluak emandako gomendioekin bat datorren deklarazioa dela". Zentzu horretan, gogorarazi dute Espainiako Estatua dela, Europako Kontseiluaren azken datuen arabera, "50 urtetik gorako pertsona preso gehien dituen Europako estatuetako bat (biztanleria osoaren %20a) eta 65 urtetik gorakoak (% 2,5)".

Baina, salatzen duten bezala, "Espetxe Erakundeek ez dutela aintzat hartu gomendioak". Alde horretatik, Espetxeetako Erregelamenduan (100.2 eta 86.4 artikuluak) aurreikusita dauden espetxetik ateratzeko mekanismoak ez erabiltzeaz gain, ia ez dira erraztu presoen eta familien arteko komunikazio bideak”. Izan ere, EEINk hartutako neurri bakarra guztira 205 telefono-terminal erostea izan da, preso dauden pertsona guztien artean banatzeko4. Beraz, kontuan izanda “gaur egun, 50.300 pertsona espetxeratuak daudela Estatuko Administrazioaren menpe, aplikatutako neurriarekin telefono mugikor bat 246 pertsonako balio du. Penagarria da".

Aurreko guztiagatik, erakundeek azpimarratu dute beharrezkoa dela "Askatasunik gabe dauden pertsonen eskubideak babesteko premiazko osasun neurriak hartzea". Alde horretatik, Martxoaren 23an Arartekoari eskatu zioten bezala, "Espetxean dauden osasun-langileak indartzea espetxetik ateratzeko neurriak hartzen diren bitartean funtsezkoa da". Azkenik, honako hau eskatzen dute: "Presoen eta kanpoaldearekiko komunikazio bideak areagotzea".

 

Elkarteak

Coordinadora Anti Represión de la Región de Murcia, Associació Memòria Contra la Tortura Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía, Movimiento Antirrepresivo de Madrid, Solidarios de la sanidad, Coordinadora de Barrios,Observatori del Sistema Penal i els Drets Humans, Obra Social Madrid Tetuán,Irídia-Centro por la Defensa de los Derechos Humanos,Asociación Apoyo,Colectivo Cassandra, Salhaketa Nafarroa, Oteando-Observatorio para la defensa de las libertades, Red Jurídica, CAMPA,ALAZ,Movimiento Feminista de Murcia, Asamblea contra el CIE de Aluche, OMV Obra Mercedaria Valencia, Colectivo Pronoia, Colectivo Anticarcelario La Corda, Grupo de apoyo a presxs, CNT-AIT Granada,Juventudes Libertarias de Jaén, CGT Región de Murcia, Osabideak,Salhaketa Araba,Comisión de Asesoramento Xurídico Penitenciario de Ourense (CAXPOU), Ilustre Colexio da Avogacía de Ourense, Comisión Legal Sol,Colectivo Anticarcelario Todo Puede Caer, Stop Represión Granada,CNT-AIT Tarragona,EsCULcA-Observatorio dereitos e liberdades, Rights International Spain (RIS),Anticapitalistas Aragón, Derechos Civiles 15M Zaragoza, Comisión Penal ALA, Marcha contra la macrocárcel de Zuera, Oficina de Dereitos Sociales-Coia, Sare Herritarra-Red ciudadana Sare, Etxerat, Grupo Juristas por los Derechos Humanos en Andalucía, 17 de marzo, FUIG-Grup de Suport a Persones Preses, Altsasu Gurasoak, Familias frente a la crueldad carcelaria, Fundación Gaztelan, IACT Cooperativa d’advocades, Puyalón de Cuchas, Colectivo de Prostitutas de Sevilla, Salhaketa Bizkaia, CGT Aragón-La Rioja, Colectivo anticarcelario Fuera del Orden, Grup de Suport Amadeu, HENAS, Centro Social Autogestionado Librería La Libre, Distribuidora Anarquista Polaris, SOS Racismo Nafarroa, Pastoral Penitenciaria de Navarra, Madres contra la Represión, Ateneo Libertario Xosé Tarrío, Familias de presxs en Catalunya, Comité Isabel Aparicio, Socorro Rojo Internacional (SRI), Coordinadora Fran Molero, CNT-AIT Catalunya, Eraikiz Kolektiboa.