ETXERAT (2020-X-2). Lehenengo graduan edota isolamenduan oraindik dauden euskal presoen egoera partekatzeko eta espetxe-legediaren bidean aurrera egiteko dituzten oztopoak eta zailtasunak zehazteko, bilera eskatu dio Etxerat Elkarteak Foro Sozialaren Behatokira.
Bilera gaur burutu da Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. Honako hauek hartu dute parte:
- Iñaki Alonso (preso ohia)
- Onintza Ostolaza (Abokatua)
- Patricia Velez (Etxerateko bozeramailea).
- Aitzol Asla eta Teresa Toda (Behatokia)
- Agus Hernan, Foro Sozialeko koordinatzailea.
Etxerat-ek Foro Sozial Iraunkorraren lana zoriondu nahi du, egungo salbuespen espetxe-politikaren eta konponbidearen eta elkarbizitzaren alde egin duen ekarpena ezagutarazteko.
Etxeratek Foro Sozialak sortutako Behatokiari bilera bat eskatu zion. Gaur egin dugu lan-topaketa hori, eta Iñaki Alonso preso ohiaren testigantza izan dugu, 25 urte lehenengo graduan egon ondoren, duela gutxi Kordobako espetxetik atera den preso ohia, euskal preso politikoei lehen gradua aplikatzen dion espetxe paradigmatikotik. Ezin dugu ahaztu euskal preso gehienek lehen graduan jarraitzen dutela. Urrunago joan gabe, aurreko asteburuan, Rufino Arriaga Sevillako espetxetik irten zen lehen graduan 23 urte igaro ondoren, erregimenik murriztaileenean.
Ahalik eta azkarren etxean egotea nahi dugu guk ere, senideei sufrimendua areagotzen duen espetxe-politika baten mende egoteari utzi behar diogulako, hori dela eta, gure senide presoei espetxe-legediaren bidean aurrera egitea ez dezatela oztopatu eta eragotzi eskatzen dugu, eta beraz, espetxetik ateratzearen ikuspegitik, justizia arrunta aplikatzeko duten eskubidea errespetatzeko.