ETXERAT (2021-III-18). Mureteko espetxean (425 km) giltzapean dagoen Ion Kepa Parot, preso politiko baionarrak, positibo eman du Covid19ko proban eta isolatuta dago ziega batean. Gaixotasunaren zenbait sintoma izan ditu Parotek azkeneko egunetan.
Etxerat elkartetik adierazi nahi dugu kezka sakona dugula, Ion Kepa pairatzen ari den egoeragatik. Izan ere, euskal preso politikoak 31 urte bete ditu jada espetxean eta horrek lotura zuzena du, zalantzarik gabe, bere osasunaren narriadurarekin, besteak beste asmatikoa baita, eta horrek bere egoera larriagotu baitezake. Ion Kepa Parotek 70 urte beteko ditu maiatzean.
Frantziako Justizia Ministerioak, euskal preso politikoen kasuan, osasun-arloan lan egiten duten nazioarteko erakundeen gomendioei eta jarraibideei jaramon egin ondoren kutsatu da Ion Kepa Parot. Gogoratu beharra dago, pandemia hasi eta handik gutxira, COVIDaren testuinguruan, presoak askatzeko gomendiioa luzatu zutela nazioarteko erakunde ezagunek, besteak beste, Munduko Osasun Erakundeak eta Nazio Batuek, preso gaixoak, adinekoak edo zigorraren zati handi bat beteta dutenei lehentasuna emanez.