ETXERAT (2019-XI-23). Gaur Gernikan eskain dugun ekimenaren izenburua “Gutun mezulariak” izan da, udazken osoan lagun ezberdin askorekin antolatzen egon ondoren, hitza eta musika batzea izan da gure helburua.
Beti bezala, Etxerat Elkarteak euskal gizartean ezarriko du berriz ere konfiantza osoa, herri honen konponbidea, bakea eta bizikidetza lortzeko asmoz. Beste modu batean egitea ezinezkoa izango zen. Gorrotoa eta mendekua lehentasun bezala hartzen duten sektoren aurrean auzolana, oinarrizko lana, instituzioen eta eragile politiko eta sozialen parte hartzea eta mobilizazioarekin erantzungo ez bagenu ezinezkoa izango zen.
Gaurko helburua argia da. Dispertsioak eragindako 16 hildakoen memoria eta aitortza aldarrikatzen ari gara herri honen konponbidean eta elkarbizitzan aurrera joan ahal izateko.
Salbuespenezko espetxe politika senideentzat kondena bat da, jasanezina bihurtu dena. Gaur egun martxan jarraitzen duenez, behin betiko amaitzea ezinbestekoa da. Dispertsioak eragindako 16 hildakoen aitortza lortzea, dispertsio horrek berak gaur egun sortzen duen egoera gordinarekin amaitzea suposatu beharko luke.
Gaur gurekin dauden 16 biktima hauen senideen parte hartzea eskertu nahi dugu bereziki, euskal preso politikoen senide eta lagunak ahaztu gabe, noski, eta baita gaur Gernikan bildutako eragile politiko, sindikal eta sozialen ordezkaritzarena ere.
Hauxe bertaratutako gonbidatuen zerrenda: José Maria Gorroño Gernikako alkatea, Ainhoa Salterain eta Jesús Lakerikagogeaskoa (EAJ), Jon Iñarritu, Julen Arzuega eta Egoitz Garmendia (EH Bildu), Pili Zabala eta Eneritz Madariaga (Ahal Dugu-Podemos), Ibon Arbulu eta Kizkitza Gil de San Vicente (Sortu), Leire Txakartegi eta Arrate Elkoro (ELA), Garbiñe Aranburu (LAB), Ana Perez eta Saioa Arrien (Steilas), Igor Mera eta Iratxe Alvarez (ESK), Unai Ortega eta Mikel Gorostiaga (CNT), Luis Fuentes (CNT), Xabier Arriaga eta Amets Ladislao (EHNE), Maite Aristegi (Etxalde), Agus Hernan eta Teresa Toda (Foro Soziala), Anais Funosas eta Anne-Marie Bordes (Bake Bidea), Inaxio Oiartzabal (Sare), Ainara Esteran (Egiari Zor), Mikel Casado (Hitz eta hotz), Eneko Calle (Paz con dignidad) eta Altsasuko Gurasoak, Addameer eta Euskadi-Cuba.
Milesker eta muxu bana ekitaldian parte hartu duten lagunei: Peru del Hoyo, Julen Alberdi, Rita Naveira, Jon Maia, Maddi Argote, Mikel Etxaburu, Irati Jimenez, Laia Petralanda, Onintza Enbeita, Ane Artetxe, Kimu txalapartariak, Iker Lauroba, Ainhoa Larrañaga, Xabat eta Xabi.