Etxerat, euskal errepresaliatu politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak, lehenik eta behin bere babesa eta berotasuna helarazi nahi die Iosu Uribetxebarriaren senideei eta hurbilekoei. Iosuren gaixotasuna eta heriotza ingurutu dituzten zirkustantzien jakitun, beraiek guztiek duten galeraren samina geure egiten dugu momento zail hauetan.
Etxeratek, euskal preso politikoa 2012ko irailean aske utzi zutela gogorarazten du. Berea bezalako egoeren aurrean legeriak askatasuna jasotzen duen arren, espetxetik irteera sufrimendu bide luze baten ostean iritsi zen, bere egoera amaierakotzat jo zenenan. Bai berak, zein bere senitarteko eta inguruko afektiboak gupidagabeko jazarpena bizi behar izan dute geroztik. Biziraun duen egun bakoitza, berehalako heriotzaren eskaerez edo eta espetxera berriz joatearen eskaerez lagunduta joan da. Honek samin gehitua eragin dio familiari, eta beste behin ere agerian utzi dute mendekuaren kultura, giza eskubideen begiruneari lehenesteko borondatea.
Etxeratek bakearekiko eta konponbidearekiko ardura honetatik, guztion giza eskubideen errespetuaren alde lanean jarraituko duela adierazten du, eta zentzu honetan, egungo espetxe politikaren indargabetzea bere hurreneko helburua da. Halaber, gogora ekarri nahi dugu larriki gaixorik dauden 10 euskal preso politikok giltzapeturik jarraitzen dutela, beraien zigorren betetzeari oinazea gehituz eta euren senideen saminean sakonduz. Esta beste behin ere egoera honen arduradueni zuzentzen diegu galdera: Nori egiten dio mesede honek? Zein da bakeari egiten dion ekarpena?