ETXERAT. Nafarroako Parlamentuaren gehiengo zabalak onartu du gaixotasun larriak dituzten presoei indarrean den legedia aplikatzearen aldeko ebazpena. Onartutako testoan parlamentuak txosten mediko egiaztatuen arabera gaixotasun larria eta bizi pronostiko laburra edo pairamen sendaezinak dituzten presoen kondenak arrazoi humanitarioengatik berrikusteari buruz indarrean dagoen Estatuko eta nazioarteko legeriaren oinarrizko zioak eta printzipioak sostengatzen ditu.

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSN eta I-Eren legebiltzarkideen babesa jaso du ebazpenak, eta aurka bozkatu dute UPNk eta PPk. UPNordezteko zuzenketa bat aurkeztu du “indarrean dagoen estatuko eta nazioarteko legeria errespetatzeko” eskatuz, eta bide batez “arrazoi humanitarioengatik kartzela zigorra arintzeko protokolo bat” proposatuz.

Etxerat Elkartea presente izan da gaurko sesioan. Elkartetik positiboki baloratzen dugu gaurko ekinbidea. Finean, larri gaixo diren presoen askatasuna lortzeko bidean beste harri bat gehitu da gaur Nafarroako Parlamentuan.

WhatsApp Image 2017-11-09 at 18.16.10.jpeg