Kartzela berean isolamenduan dagoen Itziar Moreno euskal preso politikoaren zigorra bukatu arte jarraituko dute neurri horrekin gizonezko moduloko presoek.

 

ETXERAT. Fresnes-eko gizonen moduloko espetxean dauden euskal preso politikoak gose greba mugagabean jarri dira gaurtik; bitartean, emakumezkoak (Iratxe Sorzabal eta Ekhiñe Eizagirre) Mitard-era (zigor ziega) sartu ditzaten behartu dute(kartzelak Mitard-arekin zigor ditzan bultzatu dute). Kartzela berean isolamenduan dagoen Itziar Moreno presoaren egoera bukatzea dute helburu neurri hauek. Adierazi dutenez, Morenoren egoera konpondu arte jarraituko dute.

Apirila bukaeratik, Fresnesen dauden emakume preso sozialek hasitako protestetan du jatorria isolamendu zigorrak, euren bizi baldintzak hobetzeko eginak. Gerora emakumezko preso politikoak batu ziren protestara (Iratxe Sorzabal, Ekhiñe Eizagirre eta Moreno bera). Zuzendariari 40 presok sinatutako gutun bat helarazi zioten aldarrikapen ezberdinekin : garbiketa arazoak konpontzea, haurdun diren emakumeak hobeto tratatzea, UVF bisita bereziak egiteko baimenak izatea, funtzionarioen aldetik errespetu gehiago izatea... Horrez gain, patio blokeo sinboliko bat (10 minutuz euren ziegara bueltatzera ukatu) egin zuten.

Maiatzaren 2an, Itziar Moreno presoa isolamendura eraman zuten, protesta horien bultzatzaile nagusia izan zen argudiopean. Morenoren egoera konpontzeko gutun bidalketa masiboa ere jarri da abian. Dirudienez, luzerako izan daiteke bere isolamendua.