ETXERAT (2021-II-2). Jurdan Martitegi, Iñaki Reta eta Marixol Iparragirre euskal preso politikoek Soto del Realeko espetxean bizi duten egoera gogorraz ohartarazi nahi du Etxeratek (Raul Fuentes, 2. modulura eraman berri dute eta Jurgi Garikagoitia, Soton dagoen bostgarreen euskal presoa, modulora pasatu zuten joan zen astean).

Guztiek Estatu frantsesean luzaroan kondena betetzen egon ondoren, haien egoera hobetu zen DPS estatus berezia (murriztaileena) kendu baitzieten Euskal Herritik gertuen dauden espetxeetara ekartzean, Lannemezanera eta Mont de Marsanera, hain zuzen ere. Eta Espainiako Estatura eramateko eskatu ondoren, Soto del Real espetxean sartu dituzte, eta okerrera egin dute, isolatuta eta familiatik 430 km-ra baitaude. Euskal preso hauek bizi-baldintza gogorrak jasaten ari dira Madrilgo espetxean. Gaur egun, isolatuta dauden euskal preso bakarrak dira,  Huelvan, Kordoban eta Sevillan zeuden presoak erregimen hortatik atera ondoren.

Etxeratetik uste dugu ez dela koherentea euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzeko prozesua (nahiz eta gehienak Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara ekartzen ari diren), gradu-aldaketa eta salbuespenekin amaitzeko beste neurri batzuk ezartzea, Soton egoera hau mantentzen duten bitartean. Espetxe idazkaritzak lehen aipatutako espetxeetan euskal presoen isolamendu sistematikoari amaiera eman dion bezala, Soton euskal presoen isolamendua amaitzeko garaia dela uste dugu, EHra hurbildu behar dituzte eta espetxe-politika gizatiartzeko pausoak eman behar dira.

soto.jpg