Foro soziala

 

ETXERAT. Orain arte egiten aritu den bezala, joan den larunbateko Foro Sozialaren hitzorduan parte hartu zuen Etxeratek, Aieteko adierazpenen bosgarren urteurrenean. Dataren garrantzia dela-eta, partaide esanguratsuagoak izan ziren bertan, Brian Currin abokatu eta bake aditua bezala. Euskal preso politikoen senide eta lagunen elkarteaz gain, gainontzeko ohiko partaideak izan ziren foroan. Hala-nola ELA, LAB, CCOO, Steilas, Paz con Dignidad, Sare, Baketik, Gernika Batzordea, Uharan, Bake Bidea, Egiari Zor, Ahotsak eta Antxeta Irratia.

Donostian egindako hitzorduan, bake prozesua arrazoizko epe eta adostutako egutegi baten barruan egin behar dela adierazi zen. Era berean, Espainiako eta Frantziako gobernuen "jarrera oztopatzailea" salatu zuen foroak.