ETXERAT (2021-IV-30). Hauek dira azken astean gauzatutako lekualdaketak:
Fernando Elejalde Tapia preso donostiarra Puerto I espetxetik (1.020 km) Leoneko (370 km) espetxera hurbildua izan da.
Juan Carlos Besance Zugasti preso politiko villabonarra, Huelvako espetxetik (1.000 km) Dueñaseko espetxera (310 km) lekualdatu dute.
Garikoitz Etxeberria Goikoetxea Lizartzako preso politikoa, Sevillako espetxetik (990 km) Dueñaseko espetxera (310 km) lekualdatu dute.
Lezoko presoa den Lorenzo Aiestaran Legorburu, Villenako (700 km) espetxetik Soriako espetxera (260 km) lekualdatu dute.
Bea Etxebarria preso politiko bilboarra, Aranjuezeko espetxetik (520 km) El Duesoko (170 km) espetxera lekualdatu dute.
Ordiziako Idoia Mendizabal Mujika presoa Picassenteko espetxetik (600 km) Iruñeko espetxera hurbildua izan da.
Lekualdaketa horiek bukatzearekin batera, euskal preso politikoez hustuta geratzen da Puerto I espetxea.