ETXERAT (2020-VII-3). Fernando Alonso Abad preso politiko sestaoarra Villabonako espetxetik atera da gaur zazpi egun kalean igarotzeko baimena jaso ondoren, eta datorren ostiralean Martuteneko espetxera abiatuko da. Bertan izango da zigorra bukatu arte.
Ia 24 urtez preso egon ondoren, 3. gradoa eman zioten Alonsori joan zen apirilean, baina konfinamendua eta ondorengo deseskaladaren baitan, ezin zuen asteburuko irteerak eta baimenak eduki beste probintzietako espetxe baten egoteagatik.