• Kotxean zihoazen bost lagunak ongi badaude ere, kamioi batekin talka egin du ibilgailuak.
  • 2014 urtean dispertsioak eragindako seigarren istripua da.
  • Cadenasen senideek 2000 kilometro egin behar dituzte astebururo beraien senidea ikusteko.


ETXERAT.
 Murtziaraino ia 2000 kilometroko joan-etorria egin ostean, istripua izan zuten, atzo arratsaldean, Oscar Cadenas euskal preso politikoaren senideek, Andoainen. Kamioi baten kontra egin zuen kotxeak espetxetik bueltan zetozela. Bost lagun zihoazen ibilgailuan, tartean, Mejikotik etorritako Cadenasen alaba.


Batez besteko ankerra
Istripu hauek ez dira inondik inora kasualitatea, kausalitatea baizik. Atzo arratsaldekoa, 2014 urteko seigarren istripua da, hau da, 185 egun igaro dira urtarrilaren 1etik eta dispertsioak sei istripu eragin ditu: 30 egunetik behin dispertsioak istripu bat eragin du 2014 urtean..

Etxerat elkarteak, beste behin, dispertsioaren salaketa garbia egin nahi du. 25 urte bete dira aurten, dispertsioa, era sistematikoan, martxan jarri zenetik. 25 urte hauetan, 16 lagun eta senide hil dira dispertsioaren ondorioz, errepideetan.

Eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetzen duen tresna da dispertsioa. Noiz arte?

Senide izateagatik kondenatzen gaituzte. Noiz arte? Non daude gure giza eskubideak?

Etxerat Elkartea