ETXERAT (2020-II-13). Joan den astean, Jakes Esnal St Martin de Ré espetxean dagoen euskal preso politikoak eginiko ateraldi eskaera bat blokeatu zuen prokuradoreak errekurtso batekin, nahiz eta espetxea, SPIP, tokiko epailea eta JAPen aldeko iritziak eman. Bere abokatua Maritxu Paulus Basurco ukapen berri hori aipatuko digu.
Maritxu Paulus Basurco abokatua:
2020 ko urtarrilaren 31 an, Pariseko kondenen ejekuziorako epaileak Jakes Esnal eri baimendu dio, beste preso batzuekin eta kartzelako giltzari batzuekin, Ile de Ré n bi ordu terdiko ateraldi bat.
Ateraldi hauek gauzatzen dira askatze definitiboari begira.
Epaileak azpimarratu zuen, garrantzia zuela, helburu horreri begira, Jakes ESNALen portaera aztertzea.
Oroitu behar dugu, Jakes Esnal en baldintzapeko askatasunaren eskaera martxoaren 13 an aztertuko dela eta audientzi honi begira horrelako ateraldi bat arazorik gabe pasa izana ondorio positiboak izango zituela.
Baimen honen kontrako helegitea ezarriz, parketa antiterroristak agerrian uzten du, Jakes ESNAL en proiektuari ematen duen oztopoatik at, ez duela inundik onartuko Argala komando gisa kondenatuak izan direnen askatzea. Jakinik egun gutti barru 30 urte kartzelan beteko dituztela eta Espainian kondenatuak izan balira, dagoeneko aske izango zirela.
ETXERAT:
Prokuradorearen ukapen berri hori jadanik luzea den zerrendari gehitu behar zaio: Ibon Fernandez, Xistor Haranburu, Jon Kepa Parot, Lorentxa Beyrie...
Lorentxa Beyriek, duela 18 urte preso, kondena 2021eko abuztuan bukatzen du normalki. Epaileek onartu zioten 3. baldintzapeko eskaera, baina fiskalak errekurtsoa ezarri zuen. Gainera, Frantziar estatua berak, emakumeak ezin dituela hurbildu aitortu du, beraz oso urrun bukatu beharko du kondena.
Ibon Fernandez Iradi, duela 16 urte preso, gaixotasun larria pairatzen du eta ezin du modu egoki batez sendatu espetxean eta prozeduren luzapena eta etengabeko atzerapenek bere kontra jotzen dute eta bere eritasuna larritzen dute. Epaileek medikuen iritziarekin bat egin eta bere 2garren kondenaren suspensio eskaera onartu zuten, baina fiskalak errekurtsoa ezarri zuen. (Otsailaren 27an deiaren erabakia).
Jakes Esnal, Xistor Haranburu eta Jon Kepa Parot (Espainiar estatuan preso den Unai Parot bezala), duela 30 urte preso, 66 eta 69 urte artean dituzte. Jon Kepa Parot-en azken baldintzapeko eskaera onartua izan zen, baina fiskalak errekurtsoa ezarri zuen. Xistor Haranbururen azken baldintzapeko eskaera onartu izan zen, baina fiskalak errekurtsoa ezarri zuen. Jakes Esnalen bigarren eskaera martxoan aztertuko dute.
Egoera hori ikusita, gure kezka larria adierazi nahi dugu hurrengo erabakien inguruan. Pertsona horiek gure artean aspalditik egon beharko ziren. Galdera egiten dugu: ez bada mendekua, ez bada xantaia, zer izaten ahal da ukapen sistematiko horien arrazoina? Sufrimendua muturrera eramateko asmoa? Heriotzeraino?
Baldintzapeko askatasunean irteteko baldintza guztiak betetzen dituzte eta berriz egitearen arriskua ez da existitzen : askatasun eskaerari uko egitea mendeku eta ankerkeriazko motibazioaren klabeetan interpretatzen dugu. Kondena luzeak bezala, espetxeen baldintzak bezala, salbuespeneko neurriak bezala, pisu handiko eta urte luzeetako prozeduren ondorioz heldu diren ukapen horiek ondorio larriak dituzte presoengan. Gaur azpimarratu nahi dugu ere familia eta lagunentzat zer suposatzen duten. Salbuespeneko politika hain urte luzeetan jasan ondoren, irteerako proiektuan edota segipen medikalean hainbeste inplikatu ondoren, oztopo guztiei aurre eginez, justifikaezinak diren erabaki horiek sekulako kolpea eragiten zaie.
Baina gaurko egoeran, ondorio larriak ez dira bakarrik familientzat. Gizarte osoarentzat dira. Gizarte honen gehiengo zabalak urteak daramatza salbuespeneko espetxe politikaren aldaketa eskatzen, konponbidearen markoan, urtarrilako mobilizazio masiboek berriz erakutsi duten bezala. Beste galdera hori egiten dugu : zer mezua bidaltzen zaio? Eta zer ondorio politikoak izaten ahal dira?
Perspektiba goibel hori ukatzen dugu. Maiatzan Macronek Miarritzen bota zituen hitzak denok ditugu gogoan: “Euskal Herria eredugarria da niretzat gatazkaren konponbidean eta armetatik ateratzeko bidean (...). Estatuaren eginbeharra da mugimendua sustengatzea. Ez dugu historia errepikatu behar, lagundu behar da”. Frantziako agintariei azkenean hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatzen diegu, konponbidea eta elkarbizitzaren bidean. Ezin da onartu fiskaltzak mantentzen duen jarrera oztopotzailea, garai erabakigarri hauetan behar diren urratsak premiaz egin behar direlako.
Preso horiek kalera atera behar dira, eta denon eskubideen errespetoa bermatua izan behar da. Ardura handiko garaia da, eta arduraz jokatzeko eskatzen diogu Frantziar estatuari. Gure partez, gizarte honetan dugun konfiantza berreisten dugu eta mobilizazioak are gehiago sendotzera deitzen dugu.
Etxean eta bizirik nahi ditugu!