ETXERAT. Haien senide presoak Algeciraseko espetxean bisitatu ondoren, gaur arratsaldeko 19:00ak aldera, euskal presoen senideen autobusa harrikatu dute, espetxetik kilometro gutxira. Erasoa gertatu denean, 11 lagun zihoazen autobusean eta zorionez, onik atera dira. Autobusa Puerto eta Sevillarako norabidean zihoan, beste senide batzuk jasotzera.

Jaurtitako harriek autobuseko ezker aldeko kristal bat hautsi egin dute eta ezbeharra gertatu eta handik gutxira, bidaia eten egin da gertatutakoaren ebaluazioa egiteko eta kristal zatiak erretiratu dituzte.

Harrikadaren talka handia izan arren, gidariak ez du autobusaren kontrola galdu eta momentuko urduritasuna gaindituta, esan behar da ez direla kalte pertsonalik izan eta autobuseko bidaiari guztiak ongi daudela.

Gertatutakoaren xehetasun gehiago eskaintzeko eta balorazio bat egiteko Etxeratek agerraldi bat egingo du datozen egunetan.

Oraindik, ordu hauetan, errepideetan ari diren euskal presoen senide eta gertuko guztiei elkartasun besarkada bat bdali nahi diegu.

HARRIKA.jpg