mirentxin.jpg

ETXERAT (2020-IX-27). Puerto de Santa Mariako espetxera zihoan Mirentxin gidari boluntarioen furgoneta batek auto istripua izan du larunbata goizaldean. Furgonetan, bi gidari eta sei senide zihoazean. Ezbeharra goizaldeko ordubiak aldera gertatu zen Vejar mendatean, basurde txiki bat errepidera atera eta furgonetaren aurreko partearen aurka jo zuenean. Zorionez, bidaiarekin jarraitzeko eta bisitak egiteko aukera izan zuten senideak.

Euskal presoen senideek asteburuan jasandako bigarren ezbeharra izan da honako hau. 349 ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean denetik. Orotara, euskal preso politikoen 950 senide eta hurbilekoek sufritu behar izan dute sakabanaketaren oinazea eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Jasanezina da, aski da! Salbuespen egoera honekin amaitu behar dugu!