patri.jpg

ETXERAT (2020-XI-19).

Zifrak eta distantziak

221 preso EPPK-n ( Euskal Preso Politikoen Kolektiboa)

• Bakarrik 17 preso daude Euskal Herriko espetxeetan (horietatik 3 etxean preso)

173 preso espainiar Estatuko 40 espetxeetan (aurreko 17ak kontuan hartu gabe)

31 preso Estatu frantseseko 7 espetxeetan

EE-ko 173 presoetatik, %49-a 600-1.100 km-kodistantziara dauden espetxeetan aurkitzen da; %19-a 400-590 km-ko distantzian; eta %32-a 390 km-tik behera.

EF-an dauden presoen %20-a 600 eta 1.100 km arteko distantziara dauden espetxeetan dago. %80-a gertuago dauden espetxeetan (Lannemezan 330 km-ra eta Mont de Marsan 260 km-ra).

Juridikoa

EPPK-ko presoen %75-a espetxe-legeriaren bidea egiten ari da. Hala ere…

Estatu frantsesean 3 DPS daude. Bestalde, 4 preso biziarteko zigorrera kondenatuta daude.

Estatu espainiarrean;

Preso bat isolatuta Soto del Realen.

129 lehenengo graduan. Horietako 48 malgutasunez (100.2.art).

53 bigarren graduan. Horietako 2 espetxe arinduan.

8 hirugarren graduan.

Presoen osasuna

70 urtetik gorako 6 preso egongo dira 2020. urtea amaitzean. 37 presok 60 urte baino gehiago izanen dituzte urtea amaitzean.

•EPPKko 49 presok 20 urte baino gehiago daramatzate espetxean. Haietako 11, 25 urte baino gehiago.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 18 preso daude (4 ez dira publikoak). Ibon Fernández Iradik esklerosi anizkoitza du, positiboa izan da Covid-19an eta isolatuta mantentzen dute.

•Zoritxarrez beste preso bat gahitu behar zaio zerranda honi, Gotzon Tellería Ugarte, 64 urtekoa, 2017tik preso, Madrid VII-Estremerako espetxean.

Senideak

89 adingabek ehunka kilometro egin behar dituzte gurasoak ikusteko.

Bidaiatu ezin duten eta seme-alabak ikusi ezin duten senideen kopurua esponentzialki hazi da.

Covid-aren ondorioz, 9 hilabete daramatzate presoak murrizketekin eta komunikazio-etendurekin. Ziurgabetasunari eta ezintasunari beste zailtasun batzuk gehitu behar zaizkie, bisitaldiak egiteko bidaiatzeko arriskua hartu duten batzuei espedientea ireki baitizkiete.

Lekualdaketak-hurbilketak

2018ko irailetik Espainian 74 preso politiko gertuago dauden espetxeetara eraman dituzte. Iragarrita eta amaitzeke; 16 preso.

Horietatik 15 Euskal Herriko espetxeetara eraman dituzte, gerora libre geratu direnetatik 4.

----------------------------------------------------------------------

Pixka bat jaitsi da espetxe-politikak euskal presoen eta senideen gainean egiten duen presioa, baina ez da nahikoa. Ehunka pertsonek, 200 familiek, urruntzearen ondorioak jasaten jarraitzen dute. Orain arte erregistratutako aldaketak ez dio erantzuten euskal gizartearen eskariari, ez ziklo berriari, ez agertoki berri baten inguruan dituen itxaropenei.

Zergatik ez denak Zaballara? Zergatik Estremerara? Zergatik daude oraindik 127 preso lehenengo graduan, murriztaileena dena eta espetxetik ateratzearen ikuspegitik aurrera egiterik ez duena? Zergatik ez dituzte aske uzten, are gehiago pandemia garaian, 65 urtetik gorakoak, 18 gaixo larriak, haurdun daudenak eta haien seme-alabak?

Gure senide presoak duela asko EHko espetxeetan egon beharko lukete, horrela ezartzen baitu espetxe-legeriak. Baldintzarik gabe. Hala ere, espetxe-politikaren aldaketa pixkanaka orain ari da egiten, poliki-poliki, eta batzuk aldaketa hori baldintzatzen saiatzen ari dira.

Espainiako Estatuko erabaki-zentroetan legeztatu eta eragin nahi duten sektoreak dira, hori egitea ez dagokien arren; ez daude bizikidetzan aurrera egiteko lanean eta nahiago dute liskarrari eutsi; makilak jartzen dituzte gurpiletan eta espetxe-politikaren aldaketa baldintzatzen saiatzen dira.

Denok dakigu nori buruz ari garen hizketan, lobby bat osatzen duten sektoreak, edozein aurrerapen oztopatzen saiatzen dena.

Gaur  euskal gizartearenganaEAEko zein Nafarroako erakundeengana eta Espainiako Gobernuarengana jo nahi dugu, lobby inmobilistak urruntzearen amaiera eta presoen bide juridikoa blokeatu ez ditzan eskua har dezaten, eskubidez duten lege- eta espetxe-ibilbidea egin dezaten.

Gure senideei ez zaie ezer oparitzen ari, Euskal Herriko espetxeetan egoteko eskubideaeta ibilbide juridiko arrunta egin ahal izateko eskubidea dute.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!