Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunok elkarri berotasuna eta elkartasuna emateko eta bidean aurrera indarturik egiteko batzarra da hau. Urteak aurrera egin ahala, konpromiso gehiago eskuratzen dituena. Elkartearen babesa berresten duena. Baina baita azterketa egitekoa.
Sakabanaketaren bukaeraren hasiera marrazten ari gara. Batzar honek bide egokian ari garela erakutsi digu. Dispertsioaren hatz luzeek ukitzen gaituztenon errealitateak ezberdinak izanagatik ere, ehundaka edo milaka kilometro egiteko kotxea, autobusa edo hegazkina hartzera behartuak izateak elkartzen gaitu. Gure senide presoei min emateko zigortuak garen senide eta lagunak gara eta injustizia horrek batzen gaitu.
Gure jardun horri eusteko arnas gune garrantzitsua da batzar hau. Bidai luze bati ekiteko kotxeko atea zabaltzeko unean indarra ematen diguna. Baina, era berean, bizitza arriskuan jartzera garamatzan ate hori berriz ez zabaltzeko unetik geroz eta gertuago kokatzen gaituena.
Hala erakutsi digute beste behin, hona bertaratutakoek. Zentzu horretan, ezohikoa da aurtengo bilgunea. Bai senideon asistentzia aldetik, baita eragile ezberdinek erakutsi diguten babes aldetik. Ezohikotasun horrek, baina, badu bere zergatia. Ez da urte erraza izan. Dispertsioaren alorrean, aurten hilabeteko istripu bana izan dugu apirila bitartean. Iaz, hamar izan ziren. Istripu bakoitzak ere benetako errealitatea ez duela adierazten badakigu, halere. Sakabanaketak eragindako kotxeko ezbehar bakoitzaren ondorioak senide edo lagun batera baino gehiago zabaltzen direlako. Kasu askotan ez delako izan istripu bat. Istripua izan duten hainbat pertsona baizik. Historiak ezingo du ezbaian jarri gure sufrimenduaren aitortza. Errelato horretan, dispertsioak eraildako hamasei lagun ditugu. Egun honetan dagokien moduan omendu ditugunak. Ezin ditugu ahaztu ezta, gurekin lehenbailehen beharko luketen preso gaixo larriak: Ibon Iparragirre, Aitzol Gogorza, Ibon Fernandez Iradi, Txus Martin... adibide lazgarrienak dira.
Gure senide presoen bi funtsezko oinarri deuseztatu nahi izan dituzte: defentsa juridikoa eta osasungintza. Baina elkartasun uholdea geldiaraztea ezinezkoa denez, zutabe nagusia, elkartea, zuzenean kolpatzea beste erremediorik ez dute izan. Horrek bide egokian ari garela erakutsi baino ez digu egiten. Luzatu nahi duten sufrimenduaren soka moztera goazelako.
Lan arloan, aipatzekoak dira Euskal Herri mailan egindako bilkurak eragile politiko hainbatekin. Eta bereziki atzerrian, Europako Parlamentuan gure egia erakusteko eta zabaltzeko egindako parlamentariekin harremanak. Gure leihoa mundura zabaltzeko ahaleginak dira, eta ez dira bakarrak izango.
Hemen gauden pertsona bakoitzak arrazoi bat baino gehiago ditugu sakabanaketa anker honekin amaitzeko. Arrazoi guzti horiek hitz sinple bakar batean laburbiltzen dira: Giza-eskubideak. Etxeraten lan alorra. Hortik bere garrantzia. Ez gara horren alde lan egiteaz nekatuko. Dispertsioa eta eskubideen urraketen amaiera eskatu baino, amaiera emango diegu. Alferrik ari dira. Ezinezkoa dute elkartasunaren suaren inguruan biltzea eragotzi. Etxerat piztuta daramagulako gure barnean.
Hauek dira orain arte Etxeraten jardunarekin konprometitutako eragileen zerrenda,hauetako batzuk Iruñean ospatu genuen XIV. Nazio Batzarrera ere azaldu zirelarik.
ATXIKIMENDUAK
SINDIKALGINTZA (10)
LAB
ELA
HIRU
STTE EILAS
ESK
ELB Euskal Laborarien Batasuna
EHNE Bizkaia
Union Syndical Solidaire
CGT territoriaux Biarritz
CFDT santé sociaux Pays Basque (osasun-sozial eremuak)
ALDERDI POLITIKOAK- KOALIZIOAK (10)
Sortu
Aralar
EH BILDU
Alternatiba
EA
EHBAI
Abertzaleen Batasuna
Herriarekin (Ipar Euskal Herriko auzapezen kolektiboa)
NPA Pays Basque (Nouveau Parti des Travailleurs – Langileen Alderdi Berria)
CUP Candidatura d'Unitat Popular-Alternativa d'Esquerres.
GAZTE MUGIMENDUA
Ernai
Aitzina
Gazte Abertzaleak
HERRI MUGIMENDUA/GGEE/KULTURA (30)
EHko Bilgune Feminista
Askapena
Ikasle Abertzaleak
Behatokia
Salhaketa
ELEAK
TAT
Jaiki Hadi
Sare
Ligue des Droits de L'Homme (Giza Eskubideen Elkartea)
Bake Bidea
Comité pour la Défense des Droits de l'Homme en Pays Basque (Giza Eskubideen Defentsaren Aldeko Komitea Euskal Herrian)
Anai Artea (Euskal iheslari politikoen sustengua- Memoria Historikoa)
Observatoire International des Prisons (Espetxeen Nazioarteko Behatokia)
Egiari Zor
Elkartzen
Lasterbidean
Mirentxin Gidariak
EGUZKI
Cimade (erretentzio zentroetan atzerritarrei asistentzia emateko elkartea)
Autonomia Eraiki (Euskal Herriaren Askapenerako Mugimendua)
EHZ (Euskal Herria Zuzenean festibala)
Bagoaz
Euskal Herriko Mumiaren lagunak
Baskale Elkartea
Sanduzelaiko Unibertsitate Herrikoia
Bokaletarrak Elkartea
Sare Antifaxista
TxiapasEKIN (Txiapasekiko elkartasun plataforma)
La Gallina Vasca
Kultura arloko atxikimenduak (5):
Xabier Mendiguren Elizegi (Idazlea)
Uxue Alberdi (Bertsolaria)
Jose Luis Otamendi (Idazlea)
Jon Alonso (Idazlea)
Mikel Taberna (Idazlea)
Markos Zapiain
Gotzon Barandiaran
Iñigo Aranbarri
Joseba Tapia
Lander Garro
NAZIOARTEA
Comissió de Defensa del Col•legi d'Advocats de Barcelona
Associació per a la Defensa dels Drets Humans (Katalunia)
Centro de Documentacion de la Tortura. Jorge del Cura (Madrid)
Euskal Herriaren Lagunak sare guztia ( Lisboa, Paris, Bretaña, Dublin, Belfast, Milan, Turin, Bergamo, Bologna, Napoli,
Suiza, Hamburgo, Berlin, Regensburg, Dinamarca, Argentina, Venezuela, Chile, Mexico)
Endavant (Organitzacio Socialista d'Alliberament Nacional, Katalunia)
Rescat (kolektibo antirepresiboa, Katalunia)
Arran (organització Juvenil de l'esquerra independentista, Katalunia)
Iparraldeko Euskal Etxea (Buenos Aires, Argentina)
Observatorio de Naciones sin Estado (ONSE) , Universidad Nacional de La Plata (Argentina)
Eusko Alkartasuna de Argentina
Prof. César Arrondo Universidad Nacional de La Plata (Argentina)
Asociación Gastronómica Goierri, La Plata (Argentina)
Centro de Estudios de la Cultura y el Nacionalismo Vasco, Arturo Campion (Argentina)
Colectivo "A Casa" (Buenos Aires, Argentina)
Equipo Jurídico Pueblos (Kolonbia)
MTCC- Movimiento de TrabajadorXes, campesins y comunidades del Cesar (Kolonbia)
VIANY GARCÍA - Delegada por poder popular al IV Congreso del Polo Democrático Alternativo (Kolonbia)
OSCAR SAMPAYO - Delegado por poder popular al IV Congreso del Polo Democrático Alternativo (Kolonbia)
Nelson Gonzalez Bustos (abokatua eta preso-ohia, Txile)
Trever Aritz Ubillos (PCPE) Aragon