cASA DE LA pAZ

ETXERAT. Martxoaren 2tik martxoaren 5a bitartean, Etxerat elkartea Bruselara doa. Europara, preso zein senideok pairatzen dugun giza eskubideen urraketa sistematikoaren berri, zuzenean ematera. Zibilizatuena omen den Europa honetan ere, Giza Eskubideen urraketa sistematikoa eta planfikatua oraindik ere ematen delako. Horregatik, eskubideen aldarrikapena egitera goaz. Euskal Herrian, urte mordoa daramatzagulako oinarrizko eskubideak konstzienteki bortzatzen dituen legedi baten menpe. Hori dela eta, finean, Giza Eskubideen Adierazpena inoiz baino bigenteagoa mahaigaineratuko dugu frantziar eta espainiar estatuek euskaldunon eskubideak bortxatzen jarraitzen dutelako, sistematikoki, uneoro. Europan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren jatorria gogoratu nahi dugu: Adierazpen Unibertsal honen jatorria estatuen abusuengatik gizartea defendatzeko asmoan dagoelako. Gizabanakoa estatuen abusuengatik defendatzeko jaio zen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala.

Bruselan, martxoaren 3an eta 4an, alderdi eta eragile ezberdinekin biltzera goaz. Gure egoeraren berri emango dugu bilera horietan, Giza Eskubideen urraketen kontra indarrez eta, alor guztietatik ekiteko. Horrela, Europako Parlamentua eta Flandeseko Parlamentuak ere gure egoeraren berri jakingo dute. Egutegi ofizial horretaz gain, delegazioak, Bruselako Amerika Etxean antolatutako hitzaldian hartuko du parte. Bertan, Kolonbiako errepresaliatu batek eta Etxerat elkarteko kide batek hartuko dute hitza.

Talde hauekin guztiekin, 2014ko urtekaria izango da lan tresna. Nazioarteko Giza Eskubideen Egunetik, Nazioarteko Giza Eskubideen egunera Etxerat elkarteak osatzen duen eskubideen urraketen txostena. Nazioarteari begira, Aieteko Bakearen Etxean aurkeztu genuen eta, orduan esan bezala, interpelazioetarako propio erabili dugun tresna da. Euskal herrian, estatuan eta nazioartean. Gure senideei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika horren adierazle garbia da urtekaria; izan ere beraien eta gure, senitartekoon, eskubideek urratuak zerrendatze ariketa egiten duelako.

Esan bezala, abenduan aurkeztu genuen urtekaria eta, ordutik, gure egoera hobetu baino okertu besterik ez da egin. Tranpa legalak martxan jartzen ari zirela ikusten genuen orduan baina, momentu hartan ezin genuen imajinatu ere egin, tranpa legal horiek Europako legedia, aginduak, oso osorik urratzeko helburuarekin ari zirenik. Abendutik martxora bitartean jauzi kualitatiboa egon delako. Orain artean, estatu espainiarrak giza eskubideak sistematikoki eta euren legeak momentuko interesen arabera urratzen zituen. Oraingoan, giza eskubideak berriz urratzen dituzte baina, horretaz gain, Europako legedia urratu dute espetxealdien luzatzeari dagokionean, gustatzen ez zaielako; urratu, tranpa egin. Eskandalu juridiko berri bati hasiera emanez. Historia errepikatu egiten da egoera honek ez duelako atzera bueltarik. Hurrengo epaitegiak kasua aztertzen duen arte, preso guztiak espetxean jarraituko dute; beteta duten kondena bat, berriz ere, bahiturik, betetzen. 197/2006 doktrinarekin gertatu bezalaxe. Hori gutxi balitz, aske geratu diren presoak espetxeratzeko injeniaritza juridikoa berriz erabiltzen hasi dira. Delitu berriak asmatu, orain artean existitu ez diren testiguak asmatu edota iheslarien aurkako muntai mediatiko politikoak sortuz.

Eta tranpa eta eskandalu juridikoen garaian, presoak abokatu gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago. Espainiako Erreinuak abokatuak bahitu nahi izan ditu ere Europan Giza Eskubideen urratzeagatik kondena berriak ekiditeko. Legea eta zuzenbideari nahi beste tranpa egiteko, tranparik handiena gauzatuz. Baina Espainiako Erreinuak ez du bakarrik defentsa juridikoa oztopatu nahi izan, gure senideek bide juridikoak jorratzen ari diren honetan. Herri honen elkartasuna eta babes ekonomikoa zapuztu eta lapurtu nahi izan dutelako.

Bitartean, dispertsioa aplikatzen jarraitu dute, senideak, senide izateagatik zigortzen. 2014 urtean, 36 egunetik behin dispertsioak istripu bat eragin arren. Presoak isolamenduan, bakartuak eta etxetik ahalik eta urrunen eramaten. Berdina preso dauden pertsona gaixoekin ere. Inongo mugimendu humanitariorik ez. Giza Eskubideekiko behin eta berriz urratzen ez espainiar ez frantziar estatuan. Mugarria izango da, zentzu honetan, Frantziak esklerosi anizkoitza duen Ibon Fernandez Iradiren kasuan martxoaren 28an hartuko duen erabakia. Orduan neurtu ahal izango dugu, berriz ere, eskubideak urratzearen alde egiten duen ala ez. Larriki gaixo dagoen preso bat, tratamendu berezia behar duen pertsona bat espetxera kondenatzen duen ala ez.

Horregatik guztiagatik Etxerat Bruselara doa. Interpelazioak egitera, Europako Legebiltzarrera, Flandesera edo behar den tokira. Giza Eskubideen urraketak salatzera. 11 senide eta lagun izango gara Bruselara goazenak. Madrilen, Parisen, Puerto de Santa Marian, Clairvaux-en, Liancourten, Badajoz edota Castellonen senide eta lagunak ditugunak. Datu moduan, delegazioa osatzen dugunok, ingelesez, frantsesez, gazteleraz eta euskaraz moldatzen garela aipatu nahi dugu.

Egoera larria da oso, eta urraketa hauekin berehalakoan bukatzeko pausu sendoak emateko garaia da, hitzetatik ekintzetara pasatzekoa alegia. Horregatik hain zuzen ere, herritar guztien giza eskubideak errespetatuak izan daitezen, euren lana egin eta konponbideak mahai gainean jartzera dei egingo diegu instituzio eta eragile politikoei. Euskal herrian, estatuan, europan, munduan edo behar den tokian. Euskal biztanle askoren eskubideak zapalduak dauden egoera honi amaiera ematea larritasunezko zerbait delako.