ETXERAT. Etxerat Elkarteak bere doluminak adierazi nahi dizkie atzo zendu zen Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren senide zein hurbilekoei. Gure elkarteak gogoan izango du edukitako jarrera, erakutsitako jite ulerkorra eta gu entzuteko beti izan duen borondatea. Bere gizaldeko portaera azpimarratu nahi dugu, uneoro bere bulegoko ateak zabalik izan baititugu. Egungo espetxe politikak eragiten dituen momentu gogorrenetan gure elkartearentzako konfiantzazko hauspo eta pertsona izan baita Setien gotzaina.