ETXERAT. Podemos eta EH Bilduk proposamena egin zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusiek oraindik eratu gabe den Espainiar Gobernuari dispertsioa politikak baztertu ditzan eskatzeko. Akordioak, EAJren babesa jaso zuen azkenean.
Konpromiso eran gauzatu den lorpen berri hau, Nafar Parlamentuan erdietsitako akordioa, eta Nafar Gobernuko Bake eta Bizikidetza idazkariak dispertsioak eragindako urteko lehen istripuaren harira helarazitako elkartasunaren katera batzen da. Horrek itxaropena ematen digu. Badirudi klase politikoa norabide egokia hartzen ari dela, bizi dugun salbuespen egoeraren amaierarako noranzkoan.
Akordioak, euskal preso politiko eta haien hurbilekoen urraketen iturritzat hartzen du dispertsio politika, eta berau gaitzesten du, gomendio eta irizpide internazionalak kontuan ez hartzeagatik. Etxeratek urteak daramatza bi gauza horiek salatzen. Bat gatoz euskal preso politikoen aurkako dispertsioaren amaiera borondate kontua dela. Ardurarekin emandako pauso hauek oinaze eta urraketei lekua irabaziko dietela espero dugu.