ETXERAT (2021-VIII-18). Behin eta berriro aldarrikatu dugu, uda honetan ere, bizitza aske bat izateko gure senitartekoek egin behar duten bidea eragozten duten ad hoc neurriei amaiera emateko garaia dela.

  • Euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan egon behar dira. EAE eta Nafarroako espetxeetan modulu hutsak daude eta.
  • 33 erbesteratuen eta 8 deportatu politikoen itzulera erraztu behar da.
  • Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 19 presoak berehala aske utzi behar dituzte.
  • Horretaz gain, 65 urtetik gorako 17 preso daude. Hauek guztiak ere kalera atera behar dira.
  • Espainian dauden 50 presori baino gehiagori ez zaie Frantzian egindako kondenaren denbora zenbatu.
  • Aurten, kondenaren hiru laurdenak bete dituzten presoen kopurua 60 izango da, eta espetxea uzteko eskubidea dute.
  • Bestetik, zigorrak berrikusteko mekanismoak behar dira Espainian 7/2003-arekin kondenatuta dauden 60 presoentzat (biziartekoa ezkutuan).

Horregatik, “Ibilian ibilian, etxerako bidean” lelopean, datorren larunbatean, abuztuaren 21ean, Donostiako Artzai Onetik abiatuta, Sarek antolatutako mobilizazioarekin bat egiten dugu.

Salbuespen neurri guztiak bertan behera geratzea ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu beste behin ere. Hori da datorren larunbatean Donostian, zein hurrengo astean Bilbon, irailan Arrasaten, edota urrian Nafarroan eta Araban ospatuko diren martxen eta manifestazioen helburua. Joan zen udaberritik eta udazkenararte Euskal Herri osoan, formato desberdinekin, Sarek deituriko mobilizazioen helburua alegia.

Salbuespen politika stop!

sare.jpg