ETXERAT (2020-X-15). Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal preso politikoa gose greba egiten ari da eta 37 egun daramatza dagoeneko, Etxerat-ek bere egoeraz eta bere osasunean izan ditzakeen ondorioez kezka adierazi nahi du.

Espetxe-salbuespena, horren ondorio latzak eta eragin duen sufrimendua desagerrarazteko euskal gizartea, haren agenteak eta erakundeak egiten ari diren lana bultzatzeko eta indartzeko Etxeratek lanean jarraituko du.