Brusela

Bruselara joan den Etxerat elkarteko ordezkarittza bi egun hauen irakurketa oso positiboa egiten du. Bi egunetan 30 bat ekimeneko agenda, oso osorik bete du, are gehiago, delegaritza, hiru taldeetan banatu behar izan da agendaren hitzordu guztietara iristeko.

- Europarlamentari guztien jarrera oso positiboa izan da, eraikitzailea oso. Entzuteko prestutasunaz gain, lan egiteko prestutasuna adierazi digute. Legebiltzarkide hauen artean, harridura izan da nagusi Etxerateko kideek oraindik ere, espainiar eta frantziar estatuek dispertsioa aplikatzen jarraitzen dutela jakitean. Hau da, zibilizatuena omen den Europa honetan ere, Giza Eskubideen urraketa sistematikoa eta planfikatua oraindik ematen ari delako. Horregatik, Europan eskubideen aldarrikapena egin dugu. Euskal Herrian, urte mordoa daramatzagulako oinarrizko eskubideak konstzienteki bortzatzen dituen legedi baten menpe, helburu politiko jakin batzuek erdiesteko diseinaturikoa. Dispertsio politikaren biktima bihurtzen gaituen legedia, alegia.

- Gure helburua gure egoeraren berri ematea zen, zuzenean, pairatzen duguna kontatzea. Dispertsioa ez delako, tamalez, iraganeko kontua. Oraindik, sufritzen jarraitzen dugun egoera delako. Horregatik, Espainia eta Frantzia Europar Batasuneko estatu kideak izanik, Giza Eskubideen Akordioaren sinatzaileak direnez, instituzioari Giza Eskubideen errespetua bermatu dezan eskatu diogu. Zentzu horretan, Etxeratek bilatzen zuen babesa aurkitu du.

- Aitzaki eta tranpa dialektikorik gabe; dispertsioa da giza eskubideak urratzen dituena; bertan behera utzi beharreko politika.

- Preso politiko terminoaren inguruan aipu bat, soilik:

"Habría que difernciar dos tipos de delicuentes: los políticos y los llamados comunes. Los primeros, nos guste o no reconocerlo, no serían delicuentes de no existir el "problema político".

Jorge Trias Saugnier. .El Pais. 2 de febrero de 2015.

Odia el delito y compadece al delicuente. Ex Diputado del Partido Popular, Consejero del ABC y columnita durante 40 años, abogado y Consejero del Ministro de Justicia en 1977 y colaborador de los Directores de Instituciones Penitenciarias como Carlos García Valdés y Jesus Haddad.