2018_asanblada.jpg

ETXERATEtxerat Elkartearen XVII. Batzar Nazionala ospatuko dugu Tolosako Leidor aretoan datorren igandean, martxoak 25. Bertan, gure urteko balantzea eta hemendik aurrerako egin beharreko lanaren planifikazioa aurkeztuko dugu.

Batzar guztiak bezala, euskal preso eta iheslari politikoekin ahaidetza edo adiskidetasun loturak konpartitzen dituen pertsona orori zuzendua dago batzar hau. Lotura horiek izateagatik eskubideen ezabaketara, eta zigor zein oinazeari lotuak diren pertsonak.

EHUko Leioako kanpusean iaz ospatu genuen asanbladaren ondoren, gertakizun garrantzitsuak suertatu dira. Urte honen balantzea oso mingarria izan den arren, badira gure itxaropena eta gure lanerako gogoa suspertzen dituzten zantzuak: gizarte zibila zein erakundeak gero eta inplikatuago daude; indar politiko eta sindikalak gero eta inplikatuago daude; eta salbuespeneko espetxe-politiken ondorio larriei buruzko ezagutza eta kontzientziazio soziala gero eta handiagoa da. Honetaz mintzatuko gara Tolosako batzarrean.

Etxeratek uneoro berretsi izan du bere salaketa eta testigantza lana dispertsio politikaren alorrean gertaturiko urraketen aurrean. Bai gure senide kartzelatuei dagokienean, zein urraketa horiek gure aurka badoaz ere.

Batzarra goizeko 10:00etan hasiko da. Gonbidapena luzatu diegu eragile politiko eta sozial ezberdinei eta haiekin ere konpartituko dugu gure hausnarketa.