- Erabakia onartezina da. Ikuspuntu humanitariotik ere gogorra baino gogorragoa. Alberto Plazaolak eta Santi Arrzopidek euren kondena beterik dutelako. Erabakia politikoa da; samina sortzeko erabakia.

- Estatuak pertsona horiek nola edo hala espetxean sartzeko apustu garbia egin du. Legearen gainetik, Europa eta bere legediaren gainetik, guztiaren gainetik; espetxe politikan mendekua gure herriaren aurka erabiltzen, berriz ere.

- Historia errepikatu egiten da egoera honek ez duelako atzera bueltarik. Hurrengo epaitegiak kasua aztertzen duen arte, preso guztiak espetxean jarraituko dute; beteta duten kondena bat, berriz ere, bahiturik, betetzen. 197/2006 doktrinarekin gertatu bezalaxe.

 

- A Lamako espetxean Borja Martin Gomez galiziako preso politikoa iragan ostiralean hilik agertu zela jakin dugun honetan Etxerat-ek euren senide eta lagunekiko elkartasun osoa azaldu nahi du momento latz hauetan. Espetxeak pertsona fisikoki eta psikoki hausteko diseinaturik dauden honetan, Etxerat-ek beste behin espetxe politika salatu nahi du. Bide honetan, kasuak dituen puntu beltz guztiak argitzeko eskaera egiten dugu.

- Ekainaren 8an Caracasetik zetorrela Barajasko aeroportuan atxilotu eta Soto del Real-ean espetxeratu ostean Parisera estraditatua izan zen Josune Elorza Zubizarreta aske geratu zen iragan otsailaren 17an Parisko epaitegian epaitua izan ondoren.