ETXERAT (2019-I-30). Etxeratetik samina adierazi nahi dugu Barañainen, Nafarroan, dispertsio politikaren biktima den Karmele Solagurenen omenezko oroigarriak berriki jasan duen erasoa dela eta. Euskal gizarteak aitortza, bizikidetza eta konponbidearen bidean egindako lanari oztopoak jarri eta ondoeza zein ezinegona sortzeko helburuarekin egindako erasotzat kokatzen du elkarteak. Bide honetan ezin da biktima guztien memoria falta eta 2004ko abenduan bere semea Alcala Mecoko espetxean bisitatzera zihoanean istripuz hil zen Karmele Solagurenena ere ez. Salbuespeneko espetxe politikak behartatuko bidaiak bizitza kostatu zion barañaindarrari. Pasa den urteko azaroan, Barañaingo udalak dispertsio politikaren biktima ofizial gisa aitortu zuen bertako bizilaguna.
Etxerat elkartea jakitun da bizikidetza eta konponbidearen bidean oztopo eta trabak izango direla. Ostera, konfiantza osoa dugu euskal gizartearen gaitasun eta borondatean, baita bake zein elkarbizitzaren agertoki berriarekiko adierazitako konpromisoa.