0c626e36-14af-456d-84e6-55e69cabe05c.jpg

ETXERAT. Etxerat Elkarteak KINKEA izeneko produktu promozioa abiarazten du. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, alegia, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, berriki gure gain hartu ditugun presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea.

Sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak antolatzeko EAEko Gobernuko Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak agindutako oinarri arautzailearekin bat dator Kinkea egitasmoa.

Kinkearen lehenbiziko promozioan Zigor Merodio artistak ekoiztutako “Erraldoia” izeneko litografiaren 20.000 ale salduko dira. “Erraldoia” izeneko litografiaren promozioa 2018ko urtarrilaren 1etik martxoaren 20ra gauzatuko da.

Etxerat Elkarteak abian jarriko duen promozio honen baitan, 25€ren truke litografia jasoko duen bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jasoko du. Zozketa hori Andoaineko notarioaren aurrean gauzatuko da martxoaren 21ean, aplikazio informatikoaren bitartez eta banatutako boleto guztiak sartuko dira zozketa horretan. 20.000€ sari bat, 5.000€ko 3 sari, 1.000€ 15 sari, 500€ 20 sari eta 100€ko 100 sari zozketatuko dira.

2018. urtean lau promozio egiteko asmoa du Etxerat Elkarteak, “Erraldoia” izeneko litografia barne eta horren arabera, lau zozketa gauzatzeko asmoa.