ETXERAT (2020-V-12). Etxerat elkarteak bere kezka azaldu nahi du Murcia II-n dagoen Patxi Ruiz euskal preso politikoa jasaten ari den egoera dela eta. Berriki bere burua zauritu eta gose zein egarri greba hasi du preso nafarrak.
Txantreako presoaren hautua kartzelako arduradunek beraren aurka izandako neurriz kanpoko erreakzio baten erantzun-protesta da, espetxean koronabirusak duen eraginarengatik presoek egindako prostesta baten testuinguruan izandako gertakari baten haritik.
Patxi Ruizi gertatutakoak euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediarekin lotura zuzena du; premiazkoa da errealitate hori gainditu, urrunketarekin amaitu eta euskal preso politiko guztiak hurbiltzearena.