bat.jpg

ETXERAT. Urtero bezala, elkarretaratzea burutu dugu gaur goizean Azpeitiako Loiolako Santutegiaren aurrean, euskal preso politikoen senitarteko eta lagunek sufritzen jarraitzen dugun dispertsio politika salatzeko asmotan, eta bide batez, EAEko lehendakaria denari dokumento bat eman nahian.

Iñigo Urkullu gaur Loiolan ez da egon, baina bere ordez, Gasteizko Parlamentuko lehendakaria den Bakartxo Tejeria eta Gipuzkoako diputatu nagusia den Markel Olanori eman diegu lehendakariari zuzendutako gutuna. Fermina Villanueva Etxerat Elkarteko lehendakariak eta Naike Diez Etxerat Elkarteko kideak eman diote gutuna Tejeria eta Olanori.

Ondoren horrela baloratu du Naike Diezek, Etxerat Elkartearen izenean, gaur egindako ekimena. "2018. urtean, oraindik ere, Loiolako Santutegian egotea albistea da zoritxarrez. Horrek espetxe politika oraindik sufritzen dugula adierazten du. Eta hori eteteko aldarria mahai gainera eramaten dugu; ez dugu berriz harrikatuak izan nahi, aurreko asteburuan gertatu zen bezala; ez dugu Andaluziako espetxeetara bidaiak egin nahi; eta ez dugu nahi inongo istripu gehiagorik gertatzea. Horregatik eskatzen dugu dispertsioaren amaiera, berehala, gure bizitzekin jolasten delako eta gure ilusio eta esperantzarekin jokatzen ari delako azken hiilabetetako albiste eta titularrekin. Salbuespeneko politikaren berehalako amaiera eskatzen dugu, gu balizko biktimak izan ez gaitezen, ez dakigulako hurrengo asteburuan ze gertatuko zaigun urruneko errepide hoietan".

Bestetik, aurten ere, urtero bezala, baina inoiz baino arrazoi gehiagorekin, Etxerat Elkarteak Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzeak burutuko ditu datorren abuztuaren 5ean. Beste behin ere, dispertsio politikaren amaiera exigitzeko, euskal preso eta iheslari politikoak behingoz etxean eta bizirik nahi ditugulako, hondartzetan kontzentratuko da Etxerat Elkartea.

-Bizkaia: Muskiz, Laida, Laga, Laidatxu (Mundaka), Lekeitio eta Ondarroan 12:00etan; Bakion 12:30etan; eta Ean 13:00etan. Eta bezperan, abuztuak 4, Gorliz-Plentzian 12:00etan

-Gipuzkoa: Deba, Zarautz, Orio eta Donostian, eguerdiko 12:00etan; Mutrikun 12:30etan.

-Lapurdi: Hendaian 12:00etan.

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU. DISPERTSIOA STOP!