ETXERAT. Behin eta berriz salatu dugu Etxerat Elkartetik gaixo diren euskal preso politikoen kopurua esponentzialki igotzen ari dela denboraren poderioz. Guztira 91 preso ditugu nolabaiteko gaitza dutenak; horietatik 13k (duela zortzi urte baino bost gehiago) gaixotasun larriak dituzte; antzeko baldintzetan beste 8k ez dute nahi beren identitatea jendeak ezagutzea.

Datu horien atzean kokatzen dira zigor luzeak, espetxetako baldintzak eta presoen adinaren faktoreak.

Ezin ditugu ahaztu presoen familia eta adiskideen inguru hurbilenean sakabanaketa politikak eragiten dituen ondorioak. Etxeratetik beti salatzen dugunez, azken hiru hamarkadetan Euskal Herritik geografikoki urrunen aurkitzen diren espetxetan pilatzen dira euskal preso politikoen kopururik handiena.

Horregatik gaur publikoki salatu nahi dugu, bereziki krudela delako, Castello I espetxean aurkitzen den Jesus Mari Altable preso iruinduarraren kasua,  bere etxetik 550 kilometrotara urrundua dagoena. Parkinsonak jota dagoen eta 92 urte dituen bere amari bisita egiteko eskariari uko egin diote.

Ezin dugu onartu, bai Castello I-eko zuzendaritzak, zein Espetxe Instituzioaren zuzendaritzak Txuma Altableri bere senideen bisitak debeketu izana, are gutxiago legeak nafar presoaren eskubideak babestu eta aitortzen ditulako.

Kasu honetan gainera, jakin dugunez, bere senideengandik gertu egoteko espetxe aldaketa eskatu dezake Jesus Mari Altablek, horretarako baldintzak betetzen dira kasu honetan espainiar Auzitegi Nazionalaren fiskaltzak egindako txostenaren arabera. Gauzak horrela, presoen eskubideekin jolasteari utz dezan exigitzen diogu Espetxe Instituzioei eta, era berean, euskal presoa bere etxetik gertu dagoen kartzela batera aldatzeko prozedura hastea esaten diegu.

Horrekin batera Espetxe Zaintzako epailearen jarrera gogor salatu nahi dugu, Jesus Mari Altableren eskaeraren contra behin eta berriro prozedura atzeratzen ibili delako.

Europear Parlamentuak duela gutxi onartutako Bergeron txostena aipatu beharra dago kasu honen harira. Kartzela baldintzak eta ereduak aztertzen dituen txostena 474 aldeko bozka izan ziteun eta 109 kontra eta urruntze politikak presoaren senideentzat zigor erantsia suposatzen duela mantentzen du. Horregatik euskal presoen kontrako salbuezpeneko neurriak bertan behera uztea proposatzen du.

Sakabanaketaren ondorioz egin behar diren bidaia luzeek presoen senitartekoen eta lagunen inguruan tentsioa, akidura, zama fisikoa eta psikikoa sorrarazten dituzte, bidaia egin behar duten adin txikikoen eta pertsona adinduen neke eta oinazeak esponentzialki biderkatuz. Kasu hauetan, denbora gure arerio bilakatzen da, eta  adin aurreratua edo gaixotasunak direla medio, azken bisitak egiten ari dira hainbat senide egoera oso latzetan.

Bisitak egiteko eta haien senideekiko lotura bermatzeko eskubideak ukatu egiten zaie inposatutako baldintzak ezin dituztelako gainditu. Horregatik Etxerat Elkartetik, sistematikoki urratuak izaten ari diren eskubideak errespetatzea exigitzen dugu eta kasu honetan, salbuespeneko expetxe politikaren arduradunei Jesus Mari Altable bere familiarekin egotea eskatzen dugu.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!  

iruñea.jpg