ETXERAT. Espetxe Bira Tarascon eta Arleseko kartzeletatik pasa zen aste hasieran. Ana Aierra eta Carlos Ezeiza, Asier Ezeiza presoaren gurasoen testigantza jaso genuen Tarascongo espetxe atarian. Arlesen aldiz, Ana eta Carlosekin batera, Ibon Goieaskotxea presoaren anaia den Zigor egon zen.

Azaroaren 21ean, Marseillan hainbat hitzordu izan zituen presoen eskubideen aldeko martxak eta hainbat hautetsi eta eragileetako ordezkariekin bildu ginen. Goizean Bagoaz-eko Emilie Martin eta Zigo Goieaskotxea, eskualdeko kartzela administrazioko zuzendaritzarekin bildu ziren.

Marseillako geldialdia Giza Eskubideen Maison Méditerranéenne izeneko lokalean 22an egindako prentsaurrekoarekin bukatu zen.

Azaroaren 23an Roanneko presondegian LDHeko kideak, bertan espetxeratuak diren bi presoren gurasoekin, hain justu Janine Beyrie, Lorentxa Beyrie-ren ama eta Txelis Moreno, Itziar Morenoren aitak agerraldia eskaini zuten. Eta ostiralean hitzordua izan genuen Lyoneko kartzela administrazioko zuzendariarekin. Arratsalde bukaeran mintzaldia izan zen Lyoneko Giza Eskubideen Ligaren lokalean. Atzo Uzerchen izan zen etapa.

Joan zen 16an Mont-de-Marsanetik abiatu ondoren, Frantziako espetxeetan euskal presoek pairatzen duten egoera eta haiekin harreman afektiboak mantendu nahian haien senide eta lagunek izaten dituzten zailtasunak ezagutzera emateko, biderkatu dira beraz eragile politiko eta sozialekin izandako bilerak eta komunikabideetan izandako elkarrizketak.

Etxerat Elkarteak, Bagoaz eta Sarek antolatuta abian da abenduaren 9rarte Frantziako 20 espetxe eta 8 hiri igaroko dituen espetxe bira. Gaixo dauden eta baldintzapekoen askatasuna lortu eta euskal presoak Euskal Herrira ahalik eta gehien gerturatzeko ekimenak biderkatu eta ahalik eta bidelagun gehien lortzea du helburu bira honek.

unnamed.jpg