etxerat1.jpg

ETXERAT (2019-VI-13). Ia bi urte igaro dira Etxerat Elkarteak gure senide presoen osasun asistentziaz eta asistentzia juridikoaz arduratuko zela iragarri zuenetik, beraiek bide juridikoak egitea aukeratu zutenetik hain zuen ere. 2017ko uztaileko EPPK-ren eztabaidaren ondorioen agirian biltzen zen bezala, preso bakoitzak aukeratu beharko du bide ezberdinak hartzea, edo ez; hala nola, erredentzioak, espetxea, gradu aldaketak, baimenak edo baldintzapeko askatasuna.

Abokatuekin batera, gure presoek iniziatiba juridikoak proposatzen ari dira haien espetxeko egonaldia arintzeko asmoz eta, dagokien kasuetan, haien askatasuna lortzea errazteko, hala ere, lehen graduan jarraitzea, orokorrean, muturreko urrunketarekin batera, espetxe legaltasuna egitea galarazten dute, eta aldi berean, banakako tratamenduaren eskubidea urratzen dute espetxearen onurak edukitzea ukatzearekin batera.

Espainiar Estatuko espetxeetan aurkitzen diren hiru presoetatik bat (213 presoetatik 73) Euskal Herritik urrutien dauden espetxeetan daudela gogorarazi nahi dugu, Andaluzian alegia. Eta urruti dauden beste espetxe batzuk gehituz gero; adibidez, Murcia, Alicante edo Galiza; espetxe garapenak ukatzen dituztenak, bi presoetatik batek (euskal preso politikoen kopuruaren erdia) bide juridikoa jarraitzea ukatuta dutela esan dezakegu.

Espetxeko administraritzari eta osatuko den Espainiako Gobernuari gure senide presoek bide juridikoa egiteko inongo traba edo oztoporik ez jartzea helarazi nahi diegu. Haien eskubidea den ibilbidea jarraitzeko aukera ematea, modu administratibo zein juridikoaren bitartez gradu aldaketa edukitzeko bermea ematea, lan ezberdinak eta tratamendu barne programetan parte hartzen uztea; eta baita ohiko askatasun baimenen eskaerei baizko erantzuna ematea ere, ondoren hirugarren gradura pasatu ahal izateko.

Salbuespen espetxe politika gaur egun oraindik indarrean egotea, dispertsioa eta urrunketa desaktibatu gabe egotea, eta baita exiliatu eta deportatuen egoerari oraindik ere konponbiderik ez ematea ere zentzugabea den bezala, presoek egiten ari diren banakako eskaerak ezeztatzea eta oztopoak jartzea ere onartezina da. Egoera honek bide hau jarraitzea erabaki duten gure senide presoei eragiteaz gain guri zigor gehigarri bat suposatzen digu, beraiekin egotea oztopatzen digulako. Maite ditugulako eta lehenbailehen gurekin behar ditugulako.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

------------------------------

Onintza Ostolaza abokatuak esandakoa;

2017 urteko udazkenetik hona, Estatu espainolean bide juridikoan hainbat urrats berri eman dira eta haien BALANTZEA egiteko asmoz deitu dugu prentsaurreko hau.

  • Lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu data horretatik gaur arte, 53 preso politiko aske gelditu direla Estatu Espainiarrean, horietako gehienak kondena osoa beteta. Beraz, gaur egun 213 preso politiko aurkitzen dira Estatu espainiarrean.
  • Nahiz eta horietatik erdiak oso urrun egon, jada 142 preso baino gehiagok abiatu dute ibilbide juridiko berria. Hau da, preso politikoen % 66,66, edo, beste era batera esanda, 2/3-a hasi da gradua errekurritzen, lan destinoak hartzen edo bestelako ekimenak egiten, bere kaleratzea lortzeari begira.
  • Guzti horiek bakarkako eskaerak egiteari ekin diote, espetxe zuzendaritzaren aurrean eta baita epaitegietan ere. Bigarren gradua lortu dutenek ohiko baimenak eskatzeari ekin diote eta kasu batzuetan, hirugarren graduak ere eskatu dira.
  • Zergatik ez da presoen 1/3a ibilbide hau egitera sartu? Arrazoi ezberdinak daude erabaki honen atzean, noski, baina nagusiki kontuan hartu behar da preso politikoen erdiak (%50), oso urrunduta jarraitzen duela, beren bizilekuetatik 600 eta 1.100 kilometrora, baldintza oso gogorretan. Honek guztiak preso bakoitzak bere abokatuarekin duen harremana ere asko zailtzen du. Eta, gainera, espetxe horietako Tratamentu Batzordeen jarrera erasokorra da orokorrean, presoak ematen dituen urratsak gutxietsiz eta zailtasunak jarriz. Gaur gaurkoz, salbuespen legediak eta salbuespen neurriek indarrean jarraitzen dute.
  • Beraz, baldintza hauek kontuan hartuta, oztopoak oztopo, urte eta erdiko epe batean preso politikoen bi herena dinamika honetan sartu izanak erakusten du presoek egindako apustuaren neurria.
  • Aldiz, bide honek eman duen emaitzarekin ezin dugu gauza bera esan. PSOE-ren gobernuak duela urte bete asmo onen berri eman zuen arren, salbuespenezko espetxe politikarekin eta urrunketarekin amaituko zuela esan zuen arren, bide honetan amandako urratsak oso eskasak izan dira.

-EIIOk (Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Orokorrak) progresioa eman eta hein baten hurbildu dituen presoak: 25

         -EIIOk progresioa eman baina hurbildu ez dituenak: 8

         -Hein batean hurbildu arren gradu PROGRESIOA eman ez dietenak: 2

         -Etxean preso ezarri dituzten preso gaixo larriak: 1

Bi preso beren bikoteengandik bananduz hurbildu izanaren paradoxa ematen da hemen, edo espetxe administrazioak hurbilketa modura ulertzea Puerto I-etik 200 metrora dagoen Puerto II-ra eraman izana. Bestalde, hurbildutako presoetako hiruk (Mikel Orbegozo, Xabier Sagardoi, Iñaki Beaumont) amaitua dute zigorra eta, beraz, aste edo hilabete gutxi batzuetarako izan zen hartutako neurria.

  • Gaur egun, 43 preso bakarrik aurkitzen dira 2. graduan edo erregimen ordinarioan. Horietako batzuk EIIOren iniziatiba izan dira baina beste batzuk epaitegietan irabaziak. Horietako batzuk gerturatuak izan dira baina beste batzuek oraindik Puerto, Almeria, Granada, Jaen, Valentzia edo Galizan jarraitzen dute. Eta, gerturatuak izan direnetatik, inor ez da Euskal Herriko espetxe batera aldatua izan.
  • Beraz, oraindik ere 170 preso 1go graduan aurkitzen da, hau da salbuespenezkoa den erregimen batean (arriskutsuak diren presoentzat edo espetxeko bizimodura egokitu gabeko presoentzat den erregimenean aurkitzen dira, baldintza horiek ematen ez badira ere).
  • Gainera, 1go graduan daudenetatik .... preso inguru, erregimen itxiko moduluetan aurkitzen dira: Sevilla, Huelva, Cordoba, Puerto I, Extremera eta Curtiseko kideak bereziki gogorrak diren moduluetan aurkitzen dira.
  • BIGARREN graduan daudenen kasuan, haietako gehienek irteera baimenak eskatu dituzte. Gaur egun bakar bati onartu zaio 3 egunetako irteera baimena: Gorka Fraileri. Bere espetxeko Tratamendu Batzordearen aldeko jarrerarekin, ZEZ-ak baimen hori onartu zuen. Gorkaren aurretik, jada kalean dauden beste 4 presok lortu zituzten irteera baimenak, euren kondenaren amaieran: Xabier Sagardoi, Ekaitz Ezkerra, Alfredo Ramirez eta Julen Ibarrolak.
  • Beste kasu guztietan, espetxeetako Tratamendu Batzordeek eta ondoren, bai Zaintza Epaitegi Zentralak eta baita Entzutegi Nazionaleko 1go Sekzioak ere, irteera baimenak ukatu ditu. Hau bereziki salatu nahi dugun kontua da: legezko baldintza guztiak beteta izan arren (kondenaren 1/4a beteta izatea eta 2.graduan egotea), sistematikoki ukatzen ari dira irteera baimenak.
  • Beraz, BALANTZEA gazi-gozoa da, eta, presoen jarrera guztiz txalogarria den arren, ezin da gauza bera esan espainiar espetxe politika gidatzen dutenengatik. Preso politikoek emandako urrats guztiak emanda ere, salbuespenezko neurriak aplikatzen jarraitzen dute. Ez zaie indarrean dagoen legedi arrunta aplikatzen. Legedi arruntaren baitan, 2.graduan dauden presoek irteera-baimenak jaso beharko lituzteke, ondoren 3.gradua eta azkenik, baldintzapeko askatasuna lortzeko.

Legedi arrunta aplikatuta, ezin da preso politiko bakar bat ere 1go graduan mantendu.

         Beraz, dei egiten diogu:

ESPETXE BAKOITZEKO TRATAMENDU BATZORDEARI, ESPETXE ZUZENDARITZA OROKORRARI ETA BERAZ, GOBERNUARI:

  • Utz diezaiotela iraganeko espetxe politika ezartzeari, azken hamarkadan ezer gertatu ez balitz bezala.
  • Utz diezaietela presoei banakako bidea egiten eta beraz, ez diezaietela salbuespenezko neurri murriztaileak eta kolektiboak ezarri.
  • Behingoz errespeta dezatela beren legedi arrunta eta indarrean dagoen espetxe araudia, euskal presoek bide juridiko-penitentziarioa egin dezaten, lege horiek jasotzen ez duten baldintzarik bete beharrik gabe.

         Eta dei egiten diogu:

ZAINTZA EPAITEGI ZENTRALARI

  • Espetxe politika iraganeko politika antiterroristatik at utz dezala, eta ausardiaz, heldu diezaiela presoen eskubideei.

senideak.jpg