Espainiako Barne ministro espainolaren bisitaren arrazoia Gasteizen Terrorismoaren Biktimen memoriala izango den zentruaren aurrekontuak sinatzea da. Guri, preso eta iheslari politikoen senideoi, izugarrizko errespetu falta zein probokazioa iruditzen zaigu ministro honek eta zentruak berak gatazka honek sortutako biktima guztiak ez aitortzea. Are gehiago amorratzen gaitu gu hiltzen gaituen mendekuzko neurrien arduradun politikoa hona etortzeak. Estatu espainolak gure aurka mantentzen duen biolentzia zuzena BERE HORRETAN DIRAUelako!
Dispertsio politikak, etsaiaren espetxe politika hain zuzen ere, biktima zuzenak eragin ditu, haien artean errepidean hildako 16 senide eta lagun. Egun, gure sufrimendua zilegiztatzen da dispertsio politika mantenduz, defendatuz eta horren aldeko apostu politikoa eginez. Hori da hain zuzen ere miniteritza horrek egiten duena, gure eskubideak urratuz eta gure bizitzak arrisku bizian jarriz astero.
Noizko gatazkak eragin dituen biktima guztien Memoriala? Noiz arte dispertsioa mantentzea?? Guk gure senideak ikusteko erabakia hartzen dugu, gure eskubidez dagokigulako, horregatik jartzen gara bidaian. Baina bidaian jartzearen ardura eta bertan gertatu daitekeenaren ardura ez da gurea. Hortaz behingoz dispertsioa desaktibatzeko enplazamendua luzatzen diogu beste behin ere ministroari; Sufrimendua besterik bilatzen ez duen dispertsio politikarekin bukatzeko ordua da.