ETXERAT (2021-VIII-4). "Argia" astekariarekin batera kaleratzen den "Larrun" izeneko pentsamendu aldizkariaren 265. zenbakia, euskal deportatu politikoei zuzenduta dago.
Ale horretan, "Epaiketarik gabeko kondena amaigabea" lerroburupean, oso erreportai interesgarri eta sakona idatzi du Zigor Olabarria Oleaga kazetariak (hemen duzue lotura)...
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2743/epaiketarik-gabeko-kondena-amaigabea
...eta ondoren hainbat elkarrizketa publikatu dituzte, deportatu ohiak diren Juanjo Aristizabal Kortajarena trintxerpearra eta José Miguel Arrugaeta San Emeterio bilbotarrarekin; Ione Idigoras Santana, deportazioa 30 urtez lehen pertsonan sufritu duenarekin; eta Eugenio Barrutiabengoa Zabarte Arbe arrasatearrarekin, 1984 urtearen geroztik Venezuelan deportatua.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2743/juanjo-aristizabal-eta-jose-miguel-arrugaeta
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2743/ione-idigoras-santana
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2743/eugenio-barrutiabengoa-zabarte-arbe
Eugenio Barrutiabengoa Zabarte, aspaldiko irudi batean