ETXERAT (2022-XI-25). Beste zazpi dira Euskal Herriko espetxeetara iritsiko direnak egunotan, eta horrek dispertsioaren eta urruntzearen behin betiko amaierara hurbiltzen gaitu. 

Albiste ona da hainbeste urteetan eskubideak urratu eta mendeku neurriak aplikatu ondoren, hurbilketa hauek ematea, eta hori ere ospatu beharra dugu.

Etxetik gertuago daude baina oraindik lan handia dugu egiteko,  14 direlako Espainiako espetxeetan preso jarraitzen dutenak, 12 Lannemezan eta Reaun geratzen direnak, eta 25 erbesteratu eta 5 deportatuak. Aipatu behar dugu joan zen astean Ihintza Bidartek pairatutako kotxe-istrupua, Lannemezanetik zetorrela, bere bikotea den Xabier Goienetxea presoari bisitatu ondoren. Egoera honekin bukatu beharra dago!

Konpromisoa, mobilizazioa kalean eta lana. Zabaltzen ari den aro berri honetarako formula garrantzitsua dugu hori. Helburua argiarekin: salbuespenarekin behin betiko amaitzea, gradu-aurrerapenak eta baimenak desblokeatzetik hasita, Espainiako Auzitegi Nazionalak geldiarazteko ahalegina deuseztatu arte.

Preso bakoitzaren inguruabarrak eta bilakaera hobekien ezagutzen dituztenak espetxeetako tratamendu-batzordeak dira, baina haien irizpidea gailentzea eragozten du Auzitegi Nazionalak. Eusko Jaurlaritzaren Justiziaren aldetik erabaki juridiko ondo arrazoituak betatzen ditu eta euskal presoei buruzko erabakiak epaitegi natural hurbilenak hartzeko irizpidea mespretxatzen du. Besarkada estua bidali nahi diegu Joseba Arregi eta bere senideei, berriro Martutenera bidali dutelako, eta baita gradu erregresioa pairatu dituzten beste zazpi presoei. Eskumuturreko lobyari kasu eginez, AN-k mendekuan oinarritutako erabakiak hartzen jarraitzen baitu.

Baina ez dute lortuko guk atzera egitea. Berriro errepikatu nahi dugu. Euskal gizarteak berriro  aurrera egitea lortu du, eta duela urte batzuk baino hobeto gaude. Presoen eta haien senideen egoera nabarmen hobetu da, eta hori posible izan da gizarte zibilaren eta eragile politiko eta sozialen bultzadari esker. Eta horregatik kalean jarraituko dugu.

Gaur, Indarkeria Matxistaren aurkako Egunean, Euskal Herriko leku askotan mugimendu feministarekin batera mobilizatu gara, eta adierazi dugu espetxearen eta espetxe-sistemaren izaera patriarkalak zigor bikoitza ezartzen diela emakume presoei, emakume izateagatik eta preso egoteagatik.

Datorren astean, bestalde, Sara Fernandez dispertsioaren biktima gogoratuko dugu Iruñean. Abenduaren 10ean, Etxerat-ek presoen giza eskubideak aldarrikatuko ditu Gasteizen, eta, egun horretan bertan, Durangon, Sarek manifestazioa egingo du gradu erregresioen aurka. Mobilizazioek Gabonetan jarraituko dute, eta urtarrilaren 7an #etxerabideagertu Bilboko hitzordu handiaren unea iritsiko da, euskal preso, iheslari eta deportatu guztiek etxera itzultzeko prozesua egin ahal izateko bidean. 2 urte eta gero, danok izan behar gara Bilbon!

-----------------------

3.000 pertsonatik gora mobilizatu ziren atzo 61tik gora herri eta auzoetan, Sarek eta Etxeratek deituta, hileko azken ostiralean deitzen diren mobilizazioen baitan. Hau da, beti ere guk jasotako informazioaren arabera, atzoko mobilizazioetan parte hartu zuten pertsonen kopurua:

Amasa-Billabona 85; Anoeta 23; Lizartza 33; Ermua 39; Beasain 58; Soraluze 56; Hernani 115; Berastegi 14; Orozko 22; Elgoibar 30; Bilbo 70; Sopuerta 26; Oiartzun 39; Itziar 15; Zeberio 31; Sopela 45; Larrabetzu 77; Zumaia 60; Zarautz 80; Ordizia 85; Leioa 72; Urduliz 9; Irura 18; Gasteiz 350; Lezo 25; Tolosa 65; Agurain 50; Laudio 22; Usurbil 74; Etxarri-Aranatz 61; Deba 45; Mendaro 8; Irurtzun 15; Durango 48; Lasarte-Oria 82; Ibarra 39; Muxika 13; Gernika 56; Legazpi 35; Zornotza 42; Amurrio 60; Erandio 36; Antzuola 20; Azkoitia 42; Astigarraga 16; Zegama 15; Algorta 80; Areso 9; Plentzia 27; Ugao 48; Betelu 13; Zaldibar 30; Arrigorriaga 40; Basauri 52; Donostia 49; Romo-Itzubaltzeta 54; Bermeo 28; Portugalete 27; Busturia 14; Bergara 100; Maeztu 25.
 

Animo eta aurrera. Etxera bidean gertu!

Etxean eta bizirik nahi ditugu!