ETXERAT (2020-VII-23). "Atsekabea da nagusi euskal presoen senideen artean. Bederatzi urteren ondoren, Espainiako zein Frantziako Gobernuek espetxe politika berdinekin jarraitzen dute. Egindakoa ez da batere nahikoa" adierazi du Urtzi Errazkin gaur, Euskadi Irratiko "Faktoria" programan eginiko elkarrizketan. Horrez gain, espetxeetan pandemia garaiko murrizketa askok bere horretan jarraitzen dutela salatu du. Presoen eta horien inguruko osasunari lotutako informazio faltagatik kexu agertu da Errazkin, Koronabirusagatik gaixotu diren preso kopurua baxua delako, eta ez datorrelako bat espetxeetako osasun langileen positibo kopuruarekin. Elkarrizketa osoa entzungai HEMEN:

20200723113335_urtzi-errazkin-etxerat-_foto610x342.jpg