HALA BEDI. Aurreko astean Foro Sozialak txosten bat argitaratu zuen, EPPK-ko kideek lehen gradutik bigarren gradura aldatzeko egindako eskaeren inguruan. Aztertutako 46 eskaeretatik 44 kasutan ezezkoa eman zaie, soilik bi eskaera izan dira onartuak, eta beste 70 kasu daude aztertzeko zai. Etxerat elkarteak gradu aldaketen aurrean oztopoak jartzen ari direla salatu zuen, eta “legea aplikatzeko” eskatu.
Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramailea Hala Bedi Irratiko Hizpidean saioan izan da. Salbuespenezko egoera salatu du senideekiko. EPPK-ko presoen % 95a lehen graduan dago, 27 bakartze moduluetan, eta instituzioen aldetik egoera honen aurrean inmobilismo jarrera dagoela salatu du. Elkarrizketa hemen entzungai: